→Hego Uribe

400 euro arteko deskontuak eskainiko ditu Euskara Eskura Txartelak

bizkaia euskara eskura 2016 ekimena

Euskalduntzea sustatu eta doakotasuneranzko urratsak emateko helburuarekin Bizkaiko Foru Aldundiak Euskara Eskura Txartela kaleratuko du aurten ere.

Bizkaitarren euskalduntzea sustatu eta doakotasuneranzko urratsak emateko helburuarekin Bizkaiko Foru Aldundiak Euskara Eskura Txartela kaleratuko du aurten ere. Deskontu-txartel bat da, pertsonala eta onuradunak berak bakarrik erabiltzekoa.

Berau eskuratu ahal izateko, ikasleek A1, A2, B1 edo B2 maila gaindituta izan behar dute 2016-2017 ikasturteko lehenengo deialdian udal-euskaltegi edo euskara ikasteko zentro homologatu batean. Modu horretan, deskontu-bonuak jasoko dituzte datorren ikasturterako.

Euskara Eskura Txartela uztailaren 3tik 21era bitartean eskatu ahal izango dute interesdunek www.bizkaia.eus/euskaratxartela webgunearen bitartez eta irailetik aurrera erabili (urriaren 20ra arte).

400 EURO ARTEKO DESKONTUAK

Lau Euskara Eskura Txartel daude eskuragarri: A1 motako txartela gehienez ere 150 euroko deskontu-bonoarekin; A2 motakoa gehienez 200 eurokoa; B1 motako 300 euroko txartela; eta B2 motako Euskara Eskura Txartela gehienez 400 eurokoa. Euskara-mailak HABEk egiaztatuko ditu.

Informazio gehiagorako: euskaratxartela@bizkaia.eus
Gora