→Hego Uribe

Euskaraldia ekimenean herriek izena eman dezaten epea zabaldu dute

donostia euskaraldia 2018 herriak atxikitzeko epea argazkia euskaltzaleen topagunea

Herriek apirilaren 8ra arte dute Euskaraldia 11 egun euskaraz ekimenean izena emateko epea. Norbanakoen izen-ematea irailean zabalduko dute.

Sonia Rodriguez eta Karmelo Aiesta arrigorriagarrak izan dira Euskaraldiaren lehen faseko prentsaurrekoan // Euskaltzaleen Topagunea

Herriek apirilaren 8ra arte dute Euskaraldia 11 egun euskaraz ekimenean izena emateko epea. Norbanakoen izen-ematea irailean zabalduko dute

Euskaraldia 11 egun euskaraz ekimenean izena emateko epea zabalik dago herrientzat, apirilaren 8ra arte. 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean ospatuko da ekimena Euskal Herri osoan eta helburu nagusia izango da aldi berean euskararen aktibazioa bultzatzea lurralde osoan.

Euskaraldia iazko azaroan publikoki aurkeztu zutenetik, egitasmoa herrietan aurkeztu eta lanari ekin ahal izateko batzordeak sortzen ari dira, udalerri bakoitzeko erakunde publikoen, euskalgintzako eragileen zein elkarteen artean elkarlana sustatzeko. Ekimeneko antolakuntzatik diotenez, “komenigarria da apirilaren 8a baino lehen herrien izen-ematea egitea, baina ez da beharrezkoa batzordea sortua egotea izena eman ahal izateko“.

Herriz herri batzordeak sortzen eta antolatzen hasiak direla nabarmendu du Miren Dobaran Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeak. Esate baterako, Hego Uribe eskualdean Arrigorriagan. Azken bi urteetan egindako aktibazio ekimenari jarraipena emango dio aurtengo Euskaraldiak. Horrela azaldu dute Karmelo Aiesta Euskarak 365 egun batzordeko kideak eta Sonia Rodriguez Arrigorriagako Udaleko euskara zinegotziak.

Ahobizi eta belarriprestak

11 egun euskaraz ekimeneko ardatz nagusiak izango dira ahobiziak eta belarriprestak. Egitasmoaren protagonistak herritarrak izango dira eta hizkuntzaren jakintza mailari lotutako bi rolen arabera parte hartu ahal izango dute. Herritarrek eurek ere izena eman beharko dute Euskaraldian parte hartzeko. Irailaren 20an irekiko dute epea herritarrek izena eman dezaten.

Herriek izena emateko lehen fasea otsailaren 21ean aurkeztu dute Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean eta bertan izan dira: Arrate Illaro Euskaltzaleen Topaguneko kidea eta Euskaraldiaren koordinatzailea; Miren Dobaran Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea; eta baita dagoeneko izena eman eta martxan diren bi herrietako ordezkariak ere: Sonia Rodriguez Arrigorriagako Udaleko euskara zinegotzia eta Karmelo Aiesta Arrigorriagako Euskarak 365 Egun batzordeko kidea; Nekane Iribar Zarauzko Udaleko euskara zinegotzia eta Maite Egiguren euskaltzalea. Bertan izan dire baita ere, Mikel Arregi Euskararen Nafar Institutuko zuzendaria; Josu Labaka Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko (UEMA) zuzendaria; Aitor Aldasoro Eudeleko ordezkaria; eta Elena Laka Euskaltzaleen Topaguneko lehendakaria.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak