→Etxebarri

Ohorezko Mailan ariko dira Galdakao eta Etxebarri datorren denboraldian

galdakao futbola 2017 ohorezko maila igoera

Datorren denboraldian Ohorezko Mailan jokatuko dute CD Galdakao eta SD Etxebarri futbol taldeek. Umore Ona taldeak ere igoera lortu du Preferente mailara.

Lurraldeko Lehentasunezko Mailan (Preferente) ibili ondoren, datorren denboraldian Ohorezko Mailan jokatuko dute CD Galdakao eta SD Etxebarri futbol taldeek. Arratia Futbol Taldea ere lurralde mailako gorenera igo da.

Denboraldia amaitzeko bi jardunaldi baino ez dira geratzen (maiatzak 13-14 eta maitzak 20-21), baina hiru taldeek matematikoki lortu dute igoera.

UMORE ONAREN IGOERA

Era berean, Umore Ona taldeak ere igoera lortu du. Datorren denboraldian Lehentasunezko Mailan (Preferente) jokatuko du Usansoloko futbol taldeak, aurten erregional mailan aritu ostean (Lurraldeko Lehenego Maila – 2. multzoa).

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak