→Hego Uribe

Hego Uribeko institutuetako ikasleak Ospitalean izan dira ate irekien jardunaldietan

X. Ate Irekien jardunaldiak ospatu dira aurten Galdakao-Usansolo Ospitalean. Bengoetxe, Etxebarri, Elexalde, Arrigorriaga eta Uribarri institutuetako ikasleek hartu dute parte.

Barrualde osoko 200 ikasle inguruk hartu du parte X. Ate Irekien jardunaldietan // Argazkia: Barrualde-Galdakao ESI

Galdakao-Usansolo Ospitaleak ateak ireki ditu martxoan barrualdeko ikastetxeetako ikasleentzako. Helburua bikoitza izan da: alde batetik lanbide-ikasketak aukeratzen lagunduko dien lan-munduarekiko lehen harremana eskaintzea, eta bestetik, osasun-zientziak bultzatzea.

Aurten Ate Irekien 10. edizioa izan da eta martxoaren 11n, 13an eta 15ean barrualde osoko 200 ikasle inguruk hartu dute parte. Hego Uribe eskualdetik ikastetxe hauek izan dira Ospitaleko ate irekien jardunaldietan: Bengoetxe Institutua (Galdakao), Etxebarriko Institutua (Etxebarri), Elexalde Institutua (Galdakao), Arrigorriagako Institutua (Arrigorriaga) eta Uribarri Institutua (Basauri).

Bengoetxe BHI // Argazkia: Barrualde-Galdakao ESI

Bengoetxe BHI // Argazkia: Barrualde-Galdakao ESI

Etxebarri BHI // Argazkia: Barrualde-Galdakao ESI

Elexalde BHI // Argazkia: Barrualde-Galdakao ESI

Arrigorriaga BHI // Argazkia: Barrualde-Galdakao ESI

Uribarri BHI // Argazkia: Barrualde-Galdakao ESI

Laudio Ikastola // Argazkia: Barrualde-Galdakao ESI

Laudio Ikastola // Argazkia: Barrualde-Galdakao ESI

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak