→Hego Uribe

Gerra Zibilean desagertutakoen senideen DNA laginak bilduko dituzte

Gogora institutuak abian jarri du Euskadin Gerra Zibilean desagertutako pertsonen DNA bankua handitzeko proiektua. Hain zuzen, desagertutakoen senideen DNA laginak bilduko dituzte. Horretarako, interesdunek Gogora institutuarekin harremanetan jarri behar dute 944 032 846 telefonoan edo gogora.idazkaritza2@euskadi.eus helbide elektronikoan. Lagin guztiak EHUko Biomics-en gordeko dira eta Gogora institutuak koordinatuko ditu.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak