→Hego Uribe

Herritarren berbak (II): “Euskaldunon komunitatea zaintzea eta babestea, hori da Geuriaren indarra”

Geuriak 5 urte bete ditu aurten. Horren harira, Hego Uribeko herritarren berbak bildu ditugu: Josean Prado, Lurdes Iturbe eta Jabi Vazquez.

Joseba Prado, Lurdes Iturbe eta Jabi Vazquez

Geuriak 5 urte: https://labur.eus/Geuriak5urte
Hego Uribeko herritarren berbak:

Galderak:
1. Geuriak 5 urte bete ditu. Geuria aipatzen dizutenean, zer da burura datorkizun lehen gauza?
2. Zer da gehien gustatzen zaizuna Geuria komunikazio proiektuan?
3. Garrantzitsua al da zuretzat toiko kazetaritza?
4. Zertan laguntzen du Geuriak gizartean?
5. Zer hobetu, aldatu edo gehituko zenuke Geurian?
6. Zergatik gomendatuko zenioke lagun bati Geurian informatzea?

 

Izena: Josean Prado
Adina: 43 urte
Herria: Etxebarri
Lanbidea: Irakaslea

1. Argitalpena eta euskara. Bertako informazioa eta bertako kazetariak. Nahiz eta Euskadin bizi, oso zaila da euskaraz idatzitako agerkariak aurkitzea eta aspektu hori funtsezkoa da hizkuntzaren normaltasuna lortzeko

2. Geuriako proposamena oso neurriduna da: atal guztien artean, kulturari buruzko artikuluak dira gehien gustatzen zaizkidanak. Horrez gain, Saioa Hernandezen zutabeak garrantzi handia dauka, batez ere nerabeen artean. Aspalditik sexua ez da tabu eta komenigarria da horren gainean eztabaidatzea eta hausnartzea.

3. Jakina! Internet garaian bizi gara eta horrek esan nahi du oso erraza dela kanpoko aktualitatea jarraitzea, baina badakigu zer gertatzen ari den ondoko auzoan? Horrexegatik da Geuria hain garrantzitsua. Beztela, ikaskuntza hankamotz geratuko da.

4. Geuriak herriko biztanlei ahotsa ematen die. Andy Warholek esan zuen bezala, guztiok behar dugu gure 15 minutuko fama, eta gainera, jakintzaren ibilgailua euskara da. Donostiako taberna batean zera irakurri ahal da: “Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek hitz egiten ez dutelako baizik.” Hau da Geuriaren indarra: euskaldun komunitatea zaintzea eta babestea.

5. Egun, sare sozialak pil-pilean daude eta kontuan hartu behar da bai oraingo garaian bai etorkizunean gero eta indartsuagoak izango direla. Formatoak ere aldatzen ari dira, audiobisualak hain zuzen ere. Iradokizun bat: podcast bat egitea.

6. Bertako informazioa, hurbila, jasanbera eta bihotz onekoa. Eta euskaraz. Zer gehiago eskatu ahal diogu Geuriari?

 

Izena: Lurdes Iturbe Uriarte
Adina: 61 urte
Herria: Basauri
Lanbidea: Administrari laguntzailea

1. Burura datorkidan lehenengo gauza da danona den euskara hutsean idatzitako aldizkaria, eta nire eskuetara ailegatzen den bakoitzean gustura irakurtzen dudana.

2. Gehien gustatzen zaidana da oso irekia dela. Denetariko gaiak aipatzen direlako, elkarrizketa, argazki eta normalean beste egunkarietan agertzen ez den informazioa agertzen delako.

3. Bai, garrantzitsua da. Basauriko eta inguruko herrietako informazioa  ere agertzen delako.

4. Batez ere hizkuntza ikuspegitik. Euskarazko komunikabide bakarra denez, euskaldunok batzen gaitu proiektu horren inguruan, eta euskaraz irakurtzeko zaletasuna bultzatzen du.

5. Oso gustura irakurtzen ditut Basauriko berriak; zerbait aipatzearren,  bizkaiera gehiago irakurtzea gustatuko litzaidake (elkarrizketak, berri laburrak…), memoriaren inguruko atal finkoa ( Gerra garaia, fabriketako esperientziak, baserri giroa, jaiak, kirolak…)

6. Jende askori heltzen zaion komunikabidea delako, eta euskarak ondo “saltzen” duelako.

 

Izena: Jabi Bazquez Garcia
Adina: 40 urte
Herria: Ugao
Lanbidea: Langabetua

1. Euskara izan zen, Geuriak Euskara bultzatzen du eta.

2. Inguruko berriak direla, euskaraz dela…

3. Bai, garrantzitsua da, horrela gure inguruko gertakizunei buruz gehiago jakin ahal dugulako.

4. Gure inguruko informazioa eta batez ere euskara zabaltzen laguntzen du.

5. Euskaldeko paisaiaen argazkiak bidaltzeko atala ipiniko neuke.

6. Ez daukagulako euskaraz beste komubiderik eta garrantzitsua iruditzen zait informazioa euskaraz kontsumitzea.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak