→Hego Uribe

Nafar hegoaldeko uztarekin osatutako saski beltza eta zuria zozketatzen ditu GEURIAk eta Errigorak

Geuria Errigora Saskiak Beltza Zuria

ZOZKETA BUKATUTA. Geuria – Hego Uribeko herri komunikabideak eta Errigora Nafarroa hegoaldean nekazaritza-ekoizpena eta euskara bultzatu asmo dituen herri ekimenak 2 saski zozketatzen ditugu. Izan ere, bost urte joan dira Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka kanpaina lehenengoz egin zuenetik Errigorak: AEK, Ikastolen Elkartea, Sortzen, Zazpiak Bat eta Errigora batuta. Euskara, elikadura-burujabetza, auzolana eta Nafarroa hegoaldea lotuta.

Ideia sinplea zen: Nafarroa hegoaldeko baratzaren uztarekin saskiak osatu eta jasotako diruaren %25 euskara hauspotzeko erabili. 2013an 8.000 saski baino gehiago eskatu ziren eta azken bi urteetan 14.000 banatu dituzte. Zozketan parte hartzeko bi pauso eman behar dira: 1) GEURIA Facebook orrialdeko jarraitzaile izan eta 2) Eduki hau duen argitalpen publikoki partekatu. Azaroaren 12an, astelehenean egin dugu zozketa.

247 lagunek hartu dute parte eta honakoak dira zozketaren irabazleak:
-Errigora Kutxa Zuria: Amaia SP (Galdakao)
-Errigora Kutxa Beltza: Mikel Karrillo (Basauri)

 

Hego Uribeko salmenta puntuak:

ARRIGORRIAGA
Arrigorriagako AEK
Arrigorriagako Institutua

BASAURI
Arizko Ikastola HLH
Bolintxu AEK

GALDAKAO
Barandiaran AEK
Eguzkibegi Ikastola
Galdakao arraindegia
Guzur Aretxa Herrikoa
Peña Egunkari Denda
Station Wagon (Urreta)
Usansolo Lemona Okindegia

 

Zer du nafar produktuekin osatutako saski bakoitzak?

Kutxa Beltza
-Oliba-olio birjina estra
-Ozpin ekologikoa
-Mahats-zuku ekologikoa
-Orburu bihotzak
-Piper txorizero mamia
-Potxak
-Ardo beltz ekologikoa
-Zainzuri zuriak
-Arbendolak
-Borraja ekologikoak
-Pikillo piper osoak
-Melokotoia almibarretan
-Tomate frijitua

Kutxa zuria
-Pikillo saltsa
-Pasta ekologikoa
-Teilak
-Pikillo piper osoak
-Ardo beltz ekologikoa
-Zainzuri zuriak
-Orburu bihotzak
-Arroza
-Zainzu-krema
-Piperrada
-Ozpin ekologikoa
-Ardo eta kanela pastak
-Txokolatezko cookieak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak