→Hego Uribe

Geuriaren ‘Trena gertu dugunean’ lana Tokikom Sarietan finalista izan da

Geuria Tokikom finalista 2017
Saridun eta finalista guztiak // Noaua

Iazko urrian kaleratutako Trena gertu dugunean erreportajea hiru finalistetako bat izan da aurtengo Tokikom Kazetaritza Sarietan. Sari banaketa gaur egin da Usurbilgo Sutegi auditorioan. Durangaldeko Anboto eta Lasarte-Oriako Karkara komunikabideekin batera, Geuriako lana ere egon da ‘Eduki onenari saria’ kategorian finalista moduan. Anbotoren ‘Martxoak 31’ monografikoak irabazi du saria.

Maider Ibañez kazetari basauriarrak idatzitako ‘Trena gertu dugunean’ erreportajeari buruz honakoa esan du epaimahaiak: “Arazo orokor bat bertoko errealitatera ekartzeko ahalegin ederra: ikuspuntu ezberdinen lanketa, elementu informatiboak grafikoki era berritzailean txertatzeko modua, besteak beste”. Maila bereko tren pasabideak aztertzen ditu erreportajeak. 2007tik zortzi ezbehar izan dira eskualdean, azkena, iaz, Arrigorriagako neska baten heriotza ekarri zuena Laudioko tren geltokian. Pasabide guztien azterketa eta horietan izandako istripuen zerrenda zehazten dira lanean.

Geuria Tokikom finalista 2017

Geuriak jaso duen saria // Geuria

Amaia Pavon Arrizabalaga, Maria Gonzalez Gorosarri eta Edorta Arana Arrietak osatu dute epaimahaia, eta Joxe Rojas idazkari lanetan aritu da.

Gora