→Hego Uribe

Ez dute greba gehiago egingo Basauriko eta Etxebarriko kiroldegietan, irailera arte behintzat

Sindikatuak irailaren 24an batuko dira berriro patronalarekin eta jasotzen duten proposamenaren arabera erabakiko dute mobilizazioekin jarraitu ala ez.

Langileak protestan, uztailean egindako lanuzteetan / Geuria

Sindikatuak irailaren 24an batuko dira berriro patronalarekin eta jasotzen duten proposamenaren arabera erabakiko dute mobilizazioekin jarraitu ala ez.

Bizkaiko kiroldegietako erabiltzaileen jarrera eskertu dute sindikatuek, “gure arrazoiak ulertu dituztelako eta gure asmoa haiei uda izorratzea ez dela konturatu direlako”. Halaber, Euskal Autonomia Erkidegoko udalen elkarteari (Eudel) gutuna igorri diote sindikatuek, haiekin batzartu eta “lan-gatazka honetan zein jarrera duten eta negoziazioan sartzeko prest dauden jakiteko”. Greba-batzordeak mozioak aurkeztuko ditu Basauriko eta Etxebarriko Udaletan, talde politiko guztiekin biltzeko asmoz.

LANGILEEN ALDARRIKAPENAK

Langileak kexu dira hainbat arrazoirengatik: jardun murriztu eta aldi baterako kontratu gehiegi daudelako, ikastaroetan finkatutako pertsonen gehienezko kopurua sarritan gainditzen delako, ikastaroen artean atsedenik ez dutelako, klaseen prestakuntzak lan orduetatik kanpo egin behar dituztelako, lan arropa egokiak ematen ez dizkietelako edota langile gutxiegi direlako. GEURIAk Basauriko Artunduaga kiroldegiko langileak elkarrizketatu ditu.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak