→Hego Uribe

Basauri, Galdakao eta Zeberioko doinuak ezagutaraziko ditu ETB1eko ‘Gure Doinuak’ saioak

Basauri Koral Txikia, Akabu taldea, Ane Legarreta, Maria Ribero eta Itziar Ituño agertuko dira, besteak beste, gaurko ‘Gure Doinuak’ saioan.

Onintza Enbeita Basauri Koral Txikiarekin // Argazkia: Basauri Koral Elkartea

Euskal Telebistako ‘Gure Doinuak’ saioak Nerbio ibarreko doinuak ezagutaraziko ditu gaur gauean, Basauritik Santurtziraino. Hau da, Hego Uribe eskualdeko zenbait herrietan geldialdia egingo du saioak: Basaurin, Galdakaon eta Zeberion.

Basauri Koral Txikia, Akabu taldea, Ane Legarreta orkestra-zuzendaria edota Maria Ribero abeslaria agertuko dira, besteak beste, gaurko ‘Gure Doinuak’ saioan. Era berean, doinu propioa duten Eskarabilleren figura eta ohiturak ezagutuko dituzte.

Urola Kosta, Durangaldea, Goierri, Bilbo Handia, Urola bailara, Debagoiena, Gasteiz eta Leitza bisitatu ondoren, Nerbioi ibarretik zehar izango da Onintza Enbeita bertsolari eta kazetaria. ‘Gure Doinuak’ saioko gidaria da Enbeita, eta saio bakoitzean bidelagun bat du; bisitan dagoen eskualdeko herritar ezagun bat, alegia. Oraingoan, Nerbioi bailara ezagutzeko Itziar Ituño aktore basauriarra izango du bidelagun Enbeitak.

‘Gure Doinuak’ asteazkenero emititzen dute ETB1 katean 22:30etik aurrera.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak