→Hego Uribe

Elkarretaratzeak Hego Uriben, Katalunian izan diren atxiloketak salatzeko

hego uribe gure esku dago 2017 junts kontzentrazioak

Gure Esku Dagok elkarretaratzeak deitu ditu urriaren 17an Euskal Herriko plazetan, Kataluniako Jordi Sanchez eta Jordi Cuixart atxilotuko dituztela salatzeko.

'Junts, elkarrekin' lemapean kontzentrazioak deitu ditu Gure Esku Dago taldeak Euskal Herrian // Gure Esku Dago

Gure Esku Dago plataformak elkarretaratzeak deitu ditu urriaren 17an Euskal Herriko plazetan, Kataluniako Jordi Sanchez ANCko presidentea eta Jordi Cuixart Omnium Culturaleko presidentea atxilotzeko agindua Auzitegi Nazionalak -Carmen Lamela epailearen izenean- eman ostean.

“Herritarren borondateari bide emateagatik espetxeratzea onartezina da. Kalera ateratzeko ordua da”, diote Gure Esku Dago taldetik. Hego Uribe eskualdean kontzentrazio hauek deitu dituzte:

Basauri20:00 Bentako plaza

Galdakao. 19:00 Iturriondo plaza

Ugao. 19:00 Udaletxeko plaza

Irailaren 20an Bartzelonan Guardia Zibilaren aurkako “setio bat” hauspotzea egotzi die epaileak Omnium eta ANCko buruei. Fidantzarik gabeko behin-behineko kartzelatzea ezarri diete. Madrilen giltzaperatu dituzte, bart gauean, Soto del Realeko espetxean. Josep Lluis Trapero Mossos d’Esquadren burua eta Teresa Laplana intendentea, aldiz, aske utzi ditu, baina kautelazko neurriak jarrita.

Gora