→Basauri

Kalteak eragin ditu haize gogorrak Hego Uribeko zenbait udalerrietan

basauri haizea abisu horia 2017 kalteak zaborrontzia

Haize bolada gogorrengatik abisu horiak indarrean jarraitzen du. Beharrezkoa ez bada, kalera ez irteteko gomendioa eman du Udaltzaingoak.

Haize bolada gogorrengatik abisu horiak indarrean jarraitzen duela jakinarazi du Euskalmetek, Euskal Metereologia Agentziak. Mendi inguruetan 110 kilometro orduko abiadura gaindi dezake haizeak eta haizeguneak ez diren lekuetan haize-boladak 90 kilometro ordukoak izan daitezke.

Hego Uribe eskualdean kalteak eragin ditu haize gogorrak. Besteak beste, Basaurin, Nagusia kalean, zuhaitz bat errepidera jausi da. Udaltzaingoak abisua jaso du 06:00ak aldera eta suhiltzaileek eremua garbitu dute. Hainbat kotxe kaltetuak izan dira.

basauri haizea abisu horia 2017 kaletak zuhaitza egilea estibaliz rubia granado

Nagusia kalean, Basaurin, egunsentian errepidera jausi den zuhaitza :: Argazkia. Estibaliz Rubia Granado

Gainera, haizeak zaborrontzi asko mugitu edota bota ditu Basaurin. Eta, Lehendakari Agirre kaleko etxebizitza batetik zatiak jausi direla adierazi dute Bizkaiko Suhiltzaileek euren Twitter kontuaren bidez.

Galdakaon 08:30ak inguruan antena bat jausi da Ibarluze kalean eta Altamiran zein Ospitale ondoan haizeak zenbait kalte eragin ditu. Esate baterako, zuhaitz bat erori da Ospitale ondoan.

Herritarrentzako gomendioak

Basauriko Udalak kalera ez ateratzeko gomendioa zabalduko die herritarrei, “are eta beharrezkoa ez baldin bada”. Udal gobernu taldeak jakinarazi duenez, Udaltzaingoaren 4 patruila ari dira udalerriko kaleak ikuskatzen.

Era berean, Galdakaoko Poliziak mezua zabaldu die galdakoztarrei kontuz ibiltzeko obretan dauden etxebizitzen aurretik pasatzean.

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak