→Hego Uribe

Hego Uribeko Haurreskoletan izena emateko epea zabalik dago hilaren 12ra arte

Hego Uribe eskualdeko Haurreskolek 2017/2018 ikasturterako eskabideak aurkezteko epea zabaldu dute. Horiek dira: Arrigorriagako Haurreskola; Etxeko Kuttuna eta Etxeko Seine (Basauri); Bekosolo eta Zintururi (Etxebarr); Bizkai, Katamar eta Obaba (Galdakao eta Usansolo); Ugao-Miraballesko Haurreskola; eta Zaratamoko Haurreskola.

Matrikulazio epea irekita egongo da maiatzaren 12ra arte. Behin behineko zerrendak ekainaren 16an argitaratuko dituzte eta behin betikoak uztailaren 12an. Haurreskolak irailaren 6an hasiko dira. Informazio gehiago eskuragarri www.haurreskolak.eus webgunean.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak