→Hego Uribe

Parte hartzea 9 puntu handitu da Hego Uriben 2016ko hauteskunde orokorrekin alderatuta

Hego Uriben, hamarretik sei herritarrek bozkatu dute ordurako: 2016an baino 9 puntu gehiago, bataz beste.

Arratsaldeko seietako datuek parte hartzearen gorakada berretsi dute. Hego Uriben, hamarretik sei herritarrek bozkatu dute ordurako: 2016an baino 9 puntu gehiago, bataz beste. Arrigorriagan, Etxebarrin, Ugaon eta Galdakaon hamar puntu baino gehiago igo da. Igoerarik nabarmenena Etxebarrin izan da, 12 puntukoa. Hala ere, parte-hartzerik apalena du Etxebarrik, Zaratamorekin batera.

PARTE HARTZEA HERRIZ HERRI – 18:00

Arrigorriaga %60,96 (2016an %50,81)

Basauri %61,35 (2016an %53,20)

Etxebarri %58,97 (2016an %46,97)

Galdakao %60,76 (2016an %50,04)

Ugao %60,76 (2016an %51,23)

Zaratamo %59,65 (2016an %52,74)

Zeberio %60,35 (2016an %60,02)

Maiatzeko udal eta foru hauteskundeetarako hilabete falta dela, Espainiako Gorteetarako ordezkariak aukeratuko dituzte gaur euskal herritarrek.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak