→Hego Uribe

Hego Uribeko 19 euskal preso daude gaur egun Espainiako kartzeletan sakabanatuta

Basauri Sare 2017 Mosaikoa Presoak Txus Martin Joseba Borde

Larri gaixo dagoen Txus Martin presoa da Euskal Herrian kartzelaratua dagoen bakarra, Zaballako espetxean (Araba). Gainontzeko 18 presoak Alacanten, Almerian, Cadizen, Castellonen, Ciudad Realen, Cordoban, Coruñan, Murtzian, Pontevedran, Sevillan eta Valentzian daude espetxeratuta, haien sorterritik ehunka kilometrotara.

Sarek presoen alde Basaurin egindako elkarteratzea / Geuria

Larri gaixo dagoen Txus Martin presoa da Euskal Herrian kartzelaratua dagoen bakarra, Zaballako espetxean (Araba). Gainontzeko 18 presoak Alacanten, Almerian, Cadizen, Castellonen, Ciudad Realen, Cordoban, Coruñan, Huelvan, Murtzian, Pontevedran, Sevillan eta Valentzian daude espetxeratuta, haien sorterritik ehunka kilometrotara.

Leire Etxebarria izan da gure eskualdean aske geratu den azken euskal presoa. Asteazkenean utzi zuten aske Etxebarria, Algeciraseko Botafuego kartzelean, Basauritik 1.049 kilometrotara. Bentako plazan egin zioten harrera, Basaurin, eta Covite kritiko azaldu da ekitaldiarekin: Espainiako Auzitegi Nazionalari eskatuko dio Leire Etxebarria euskal preso ohiari egindako harrera aztertzeko, baita Joseba Enbeitia presoari Bilbon egindakoa ere. Biktimei umiliaziorik eta “terrorismoari gorazarrerik” egin ote zitzaion aztertu nahi dute. Bestalde, hastear den Bilboko Aste Nagusiko konpartsek bat egin dute Orain Presoak dinamikaren aldarrikapenekin. “Gizarte justuago baten eraikuntzan” lan egiteko  babesa adierazi diote dinamikari eta urrunketa amaitzea, larriki gaixo dauden presoak behar bezala artatzea, Europako legediak betetzea, Espainiako eta Frantziako estatuetako zigorrak batzea, eta gradua aldatzeko aldarrien alde agertu dira.

Bilboko Konpartsek agerraldia egin dute Bilbon Orain Presoak dinamikarekin bat egiteko / Sare

Hauxe da kartzelan jarraitzen duten Hego Uribeko gainontzeko presoen zerrenda:

Idoia Martinez, Arrigorriaga (1997tik kartzelan) – Pontevedra – 730 kilometrotara
Txus Martin, Basauri (2002tik kartzelan) – Zaballa (Araba) – 64 kilometrotara
Iñigo Vallejo, Basauri (2003tik kartzelan) – Sevilla II – 940 kilometrotara
Zigor Orbe, Basauri (2003tik kartzelan) – Puerto I (Cadiz) – 1.050 kilometrotara
Jon Lopez, Basauri (2004tik kartzelan) – Herrera (Ciudad Real) – 578 kilometrotara
Jon Bienzobas, Galdakao (1998tik kartzelan) – Puerto III (Cadiz) – 1.050 kilometrotara
Iñaki Krutxaga, Galdakao (1999tik kartzelan) – Almeria – 940 kilometrotara
Xabier Garcia, Galdakao (2001etik kartzelan) – Huelva – 939 kilometrotara
Jon Crespo, Galdakao (2002tik kartzelan) – Murtzia II – 830 kilometrotara
Iker Lima, Galdakao (2002tik kartzelan) – Huelva – 940 kilometrotara
Ugaitz Perez, Galdakao (2002tik kartzelan) – Castello II – 523 kilometrotara
Gorka Martinez, Galdakao (2003tik kartzelan) – Murtzia I – 830 kilometrotara
Josune Oña, Galdakao (2004tik kartzelan) – Alacant I – 760 kilometrotara
Oier Goitia, Galdakao (2005etik kartzelan)  – Murtzia II – 830 kilometrotara
Dani Pastor, Galdakao (2011tik kartzelan) – Puerto III (Cadiz) – 1.050 kilometrotara
Maite Pedrosa, Ugao (1998tik kartzelan) – Valentzia III – 641 kilometrotara
Joseba Borde, Ugao (2002tik kartzelan) – Curtis (A Coruña) – 513 kilometrotara
Irkus Badillo, Ugao (2004tik kartzelan) – Alacant I – 760 kilometrotara
Gorka Vidal, Zaratamo (2004tik kartzelan) – Cordoba – 769 kilometrotara

Txus Martin eta Joseba Borde presoak larri gaixo daude, eta hamaika mobilizazio eta elkarteratze egin dira Euskal Herrian haien eta gaixo dauden gainontzeko euskal presoen etxeratzea eskatzeko. Etxeratek Txus Matinen egoera larriaren inguruko gutuna argitaratu zuen Geurian, zigorra etxean bete beharko lukeela eta bere aurka mendeku politika ezartzen ari direla salatuz. Frantzian urte luzez egon ostean, Zaballako espetxean dago 2012tik, Araban. Buruko gaitza du Martinek, eta hamabi urteko kondena aurretik. 2009an izan zuen gaixotasun-agerraldirik larriena, isolamendu-egoeran zegoela. Aix eta Soto del Real espetxeetan egon ondoren, Basauriko kartzelara ekarri zuten baina “mediku-zerbitzua egun osokoa ez zela” aurgudiatuta Zaballara bidali zuten.

Basauri Sare 2017 Mosaikoa Presoak Txus Martin Joseba Borde

Sarek mosaikoa egin zuen 2017an Basaurin larri gaixo dauden Txus Martin eta Joseba Borde presoen alde / Geuria

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak