→Hego Uribe

Hego Uribeko hamar langiletik zortzik bere bizitokitik kanpo lan egiten du

Terraza finkoak Balendin Berriotxoa Basauri

Hego Uribe eskualdean, 16 urtetik gorako 42.225 langile daude eta horietatik 33.383k, hau da, %79,05ak, bizileku ez duen udalerritik kanpo lan egiten du.

Hego Uriben bertan lan egiten dute eskualdean bizi diren 8.842 herritarrek, hamar langiletik bik // Argazkia: Geuria

Euskal Autonomia Erkidegoko pertsona okupatuen hamarretik bostek lan egiten du bizileku ez duen udalerri batean, Eustatek jakitera eman duenez. Eustaten arabera, gaur egun EAEko 16 urtetik gorako 906.668 biztanle daude okupatuta eta horietatik 531.182 langile dira (% 58,58) EAEn lan egiteko bizitokitik irten beharra dutenak.

Hego Uribe eskualdearen kasuan, guztira 16 urtetik gorako 42.225 langile daude eta horietatik 33.383k, hau da, %79,05ak, bizileku ez duen udalerritik kanpo lan egiten du: Bizkaiko beste udalerri batean 30.608 biztanle, EAEko beste probintzia batean 1.975, beste autonomia erkidego batzuetan 641 eta atzerrian 159. Hego Uriben bertan lan egiten dute eskualdean bizi diren 8.842 herritarrek, hamar langiletik bik.

Udalerrika, Arrigorriagan 5.266 pertsona okupatuetatik % 85,56k udalerritik kanpo lan egiten du, Basaurin 15.861 langileetatik % 74,74k, Etxebarrin 5.201etik % 89,05akGaldakaon 12.941etik % 76,27kUgaon 1.761etik % 83,92k, Zaratamon 698tik % 88,25ak, eta Zeberion 497tik % 85,51ak2016ko datuak hartu ditu erreferentziatzat Eustatek eta ondorioztatu du udalerri handietan mugikortasunaren portzentajea txikiagoa dela.

Datuak udalerrika

Arrigorriaga
Langileak guztira: 5.266
Arrigorriagan lan egin: 760
Bizkaiko beste udalerri batean lan egin: 4.134
EAEko beste probintzia batean lan egin: 291
Beste autonomia erkidego batzuetan lan egin: 63
Atzerrian lan egin: 18

Basauri
Langileak guztira: 15.861
Basaurin lan egin: 4.006
Bizkaiko beste udalerri batean lan egin: 10.801
EAEko beste probintzia batean lan egin: 745
Beste autonomia erkidego batzuetan lan egin: 244
Atzerrian lan egin: 65

Etxebarri
Langileak guztira: 5.201
Etxebarrin lan egin: 569
Bizkaiko beste udalerri batean lan egin: 4.317
EAEko beste probintzia batean lan egin: 213
Beste autonomia erkidego batzuetan lan egin: 84
Atzerrian lan egin: 18

Galdakao
Langileak guztira: 12.941
Galdakaon lan egin: 3.070
Bizkaiko beste udalerri batean lan egin: 9.120
EAEko beste probintzia batean lan egin: 500
Beste autonomia erkidego batzuetan lan egin: 202
Atzerrian lan egin: 49

Ugao
Langileak g
uztira: 1.761
Ugaon lan egin: 
283
Bizkaiko beste udalerri batean lan egin: 1.300
EAEko beste probintzia batean lan egin: 153
Beste autonomia erkidego batzuetan lan egin: 22
Atzerrian lan egin: 3

Zaratamo
Langileak guztira: 698
Zaratamon lan egin: 82
Bizkaiko beste udalerri batean lan egin: 568
EAEko beste probintzia batean lan egin: 34
Beste autonomia erkidego batzuetan lan egin: 10
Atzerrian lan egin: 4

Zeberio
Langileak guztira: 497
Zeberion lan egin: 72
Bizkaiko beste udalerri batean lan egin: 368
EAEko beste probintzia batean lan egin: 39
Beste autonomia erkidego batzuetan lan egin: 16
Atzerrian lan egin: 2

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak