→Hego Uribe

21. Korrika apirilaren 10eko goizan iritsiko da Hego Uribe eskualdera

galdakao korrika 2017

Apirilaren 10ean goizean helduko da 21. Korrika Hego Uribe eskualdera. Arrankudiagatik sartuko da eta 53 kilometro egingo ditu gurean.

Iazko Korrika Galdakaon // Argazkia: Geuria

Apirilaren 4tik 14ra bitartean ospatuko da 21. Korrika Garestik Gasteiza. Gaur bertan ibilbide osoaren berri eman dute eta apirilaren 10ean goizean helduko da euskararen aldeko ekimena Hego Uribe eskualdera. Arrankudiagatik sartuko da Korrika 1.401 kilometroan eta 54 kilometro egingo ditu gurean: Arrankudiaga, Ugao, Arrigorriaga, San Migel, Basauri, Etxebarri, Aperribai, Galdakao eta Usansolo zeharkatuko ditu Korrikak.

21. Korrika – Hego Uribe – Ibilbidea eta ordutegia

Apirilak 10, asteazkena
09:25 ARRANKUDIAGA 
09:55 UGAO
10:25 ARRIGORRIAGA
10:38 SAN MIGEL
10:53 BASAURI
11:39 ETXEBARRI
11:59 APERRIBAI
12:12 GALDAKAO
12:57 USANSOLO 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak