→Hego Uribe

225 Berbalagun baino gehiago arituko dira euskaraz Hego Uriben

Basauri eta Galdakaoko Berbalagun taldeak dagoeneko martxan daude. Basaurin 107 berbalagunek eman dute dagoeneko izena eta Galdakaon 120.

2018/2019 ikasturteko Berbalagun ekimenaren aurkezpena Basaurin // Argazkia: Geuria

Basauri eta Galdakaoko Berbalagun taldeak dagoeneko martxan daude. 2018/2019 ikasturteari dagokionez, 107 berbalagunek eman dute dagoeneko izena Basaurin eta 17 talde osatu dituzte. Galdakaoren kasuan 120 berbalagun arituko dira: 15 talde Galdakao herrigunean eta talde bakarra Usansolon.

Era berean, ikasturte honetako aurkezpen jaiak iragarri dituzte Hego Uribetik, “jende gehiagok izena eman dezan”, diote. Azaroaren 16an Basaurin izango da aurkezpena 20:00etan Bonboi tabernan, eta azaroaren 22an Galdakaon, 19:00etan Ganguren tabernan. 

Ohiko Berbalagun taldeez gain, talde bereziak ere izango dira: euskal dantzak, txalaparta, mendi irteerak, jostekoa edota Gurasolagun. Momentuz Galdakaon bakarrik dago martxan Gurasolagun, baina Basaurin eratzeko asmoa agertu dute.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak