→Hego Uribe

Estiballes eta Paia bertsolariekin sagardotegira, Berbalagun ekimenarekin

hego uribe berbalagunak 2017 sagardotegia

Apirilaren 21ean sagardotegira irteera antolatu du Hego Uribeko Berbalagun ekimenak. Berbalagunekin bat egingo dute gainera, Arkaitz Estiballes eta Fredi Paia bertsolariek.

IAZ 40 BERBALAGUN INGURUK PARTE HARTU ZUEN IRTEERAN // HEGO URIBEKO BERBALAGUNAK

Apirilaren 21ean sagardotegira irteera antolatu du Hego Uribeko Berbalagun ekimenak. “Basauritik 09:00etan atera, Galdakaotik pasa eta Astigarragako Sagardoaren Museora joango gara bisita egitera. Gero, Astigarragatik poteatu ostean, Andoaingo Gaztañaga Sagardotegian bazkalduko dugu“, diote antolatzaileek. Arratsaldean Hernanira joango dira berbalagunak. Antolakuntzak bi autobus jarriko ditu eta itzultzeko 2 ordu desberdin izango dira: 22:00etan eta 03:00etan.

Berbalagunekin bat egingo dute gainera, Arkaitz Estiballes eta Fredi Paia bertsolariek. “Dagoeneko 57 lagunek eman dute izena, horregatik interesatuak ahalik eta lasterren gurekin kontaktuan jartzea gomendatzen dugu“, diote Hego Uribe Berbalagun ekimeneko arduradunek. Irteeran parte hartu nahi dutenek hegouribe@aek.eus helbide elektronikora idatzi edo 607 146 855 telefono zenbakira deitu behar dute. Partaide bakoitzak 40 euro ordaindu beharko ditu.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak