→Hego Uribe

Astigarragako Sagardoaren Museora irteera antolatu dute Hego Uribeko Berbalagunek

hego uribe berbalagunak 2017 sagardotegia

Hego Uribeko Berbalagun ekimenak sagardotegira irteera antolatu du beste urte batez. Apirilaren 21ean izango da irteera.

Iaz 40 berbalagun inguruk parte hartu zuen irteeran // Hego Uribeko Berbalagunak

Hego Uribeko Berbalagun ekimenak sagardotegira irteera antolatu du beste urte batez. Apirilaren 21ean izango da jarduera eta ondorengoa izango da egitaraua: “Basauritik atera, Galdakaotik pasa eta Astigarragako Sagardoaren Museora joango gara bisita egitera. Gero, Astigarragatik poteatu ostean, Andoaingo Gaztañaga Sagardotegian bazkalduko dugu“, diote antolatzaileek. Arratsaldean Hernanira joango dira berbalagunak: “Hori guztia musikaz lagunduta! Besteak beste, albokariak eta panderojoleak izango dira gurekin“, diote Hego Uribeko Berbalagun taldetik. Irteera ordua 08:30ean izango da Basauriko San Jose ikastetxeko autobus geltokitik eta itzulera 00:00ak aldera izango da.

Irteeran parte hartu nahi dutenek izena eman behar dute aurretiaz hegouribe@aek.eus helbide elektronikora idatziz edo 607 146 855 telefono zenbakira deituz. Partaide bakoitzak 40 euro ordaindu beharko ditu.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak