→Hego Uribe

Hego Uribeko taldea Bertsolari Gazteen BBK Sariketako finalaren atarian gelditu da

bizkaia bbk sariketa 2018 finalaurrekoa hego uribe uribe kosta

Hego Uribe eta Uribe Kostako taldeak lehiatu dira gaurkoan: Hego Uribeko taldeak 358,50 puntu batu ditu eta Uribe Kostakoak 375.

Hego Uribe eta Uribe Kostako bertsolariak // Bizkaiko Bertsozale Elkartea

Gaur, martxoak 13, Bizkaiko Bertsolari Gazteen BBK Sariketako bigarren eta azken finalaurrekoa ospatu da Sopelako Ander Deuna ikastolan. Hego Uribe eta Uribe Kosta lehiatu dira gaurkoan eta azken horiek finalerako txartela eskuratu dute: Hego Uribeko taldeak 358,50 puntu batu ditu eta Uribe Kostakoak 375. Finala martxoaren 22an ospatuko da Uribe Kosta eta Durangaldearen artean.

Finalaurrekoetan izan diren Hego Uribeko bertsolariak izan dira: Itxasne Rodriguez, Maider Altuna eta Maddi Egiguren 18 urtetik beherakoen kategorian, eta Markel Baroja, Enare Muniategi eta Mikel Aiartzaguena 24 urte artekoen kategorian.

Gaurko saioko aurkezlea Leire Garatxena izan da eta epaimahaia Inazio Vidalek, Arkaitz Zipitriak eta Miriam Juaristik osatu dute. Idazkari beharretan Ione Narbaiza aritu da.

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak