→Hego Uribe

Hego Uribe eskualdea BBK Sariketaren finalaurrekoetan da

bizkaia bertsolaritza bbk sariketa 2018 kanporaketa hego uribe eta uribe butroe argazkia bertsozale elkartea

Maddi Egiguren, Maider Altuna, Maite Sarasola, Markel Baroja, Mikel Aiartzaguena eta Iker Garitagoitia bertsolariek osatzen dute Hego Uribe taldea.

Hego Uribe eta Uribe Butroe taldeko kideak 3. kanporaketan, martxoaren 5ean // Bertsozale Elkartea

Bizkaiko Bertsolari Gazteen XXVI. BBK sariketako finalaurrekoetan Hego Uribe eskualdea izango da ordezkari, martxoaren 5ean Uribe Butroe taldea garaitu ondoren -tarte estuarekin lortu du finalaurrekoetarako txartela: Hego Uribek 388 puntu batu ditu eta Uribe Butroek 373,50-. Martxoaren 13an, asteartez, jokatuko da finalaurreko bat Sopelako Ander Deuna ikastetxean eta Hego Uribeko bertsolariek Uribe Kosta taldekoak izango dituzte aurkari.

Beste finalaurrekoa martxoaren 12an jokatuko da Durangoko Fray Juan de Zumarraga institutuan eta Durangaldeko eta Busturialdeko taldeek kantatuko dute. Finala martxoaren 22an, ostegunez, izango da Bilboko BBK Salan, 19:00etatik aurrera.

Hego Uribeko bertsolariak

Maddi Egiguren, Maider Altuna eta Maite Sarasola 18 urte artekoen kategorian eta Markel Baroja, Mikel Aiartzaguena eta Iker Garitagoitia 24 urte artekoen kategorian dira Hego Uribe taldea osatzen dutenak.

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak

Geuria monografikoa | Basauriko Antzerki Eskolatik 'Handia' filmeraino PDF
|