→Hego Uribe

Hego Uribeko bidegorri sarea handitzeari “lehentasuna” emateko eskatu diote Udalek Aldundiari

Bizkaiko hiriarteko bidegorrien planean Nerbioi-Ibaizabal eskualdeari “lehentasuna” emateko eskatu diote Basauriko, Arrigorriagako, Galdakaoko, Ugaoko eta Zeberioko Udalek Aldundiari.

Gaur bildu dira Basauriko, Arrigorriagako, Galdakaoko, Ugaoko eta Zeberioko alkateak Bizkaiko ahaldun nagusiarekin // Argazkia: Basauriko Udala

Bizkaiko hiriarteko bidegorrien planean Nerbioi-Ibaizabal eskualdeari “lehentasuna” emateko eskatu diote Basauriko, Arrigorriagako, Galdakaoko, Ugaoko eta Zeberioko Udalek Bizkaiko Foru Aldundiari. Hain zuzen ere, gaur bertan bildu dira Andoni Busquet (Basauri), Ibon Uribe (Galdakao), Asier Albizua (Arrigorriaga), Ekaitz Mentxaka (Ugao) eta Karlos Idirin (Zeberio) Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiarekin, eta eskatu diote Bizkaiko bidegorrien eta oinezkoen bideen sarea handitzerakoan, Nerbioi-Ibaizabal “lehentasunsunezko” eskualdea izendatzea. Rementeriak adierazi die eskaera “baloratu eta aintzat hartuko” duela.

“Mugikortasun iraunkorra sustatzera eta natura-inguruneez gozatzera bideratutako azpiegitura horiek bultzatzea da aipatutako Udalon eta Aldundiaren lehentasunetako bat. Gainera, bat egiten du herritarren aldarrikapenekin: jendeak oso gustuko ditu horrelako ibilbideak eta aisiarako guneak paseoan joateko, kirola egiteko, etxetik lanera joateko, edota, besterik gabe, astialdirako edota erosketak egiteko”, diote. Horrez gain, alkateek nabarmendu dute horrelako guneak oso garrantzitsuak direla udalerriak lotzeko eta kohesionatzeko: “Eskualdeko herrion arteko harremanak egituratu eta hobetzen dituzte”.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak