→Hego Uribe

Bizkaia Goazen autobus ibiltariak Hego Uribe eskualdea bisitatuko du

bizkaia goazen autobusa 2018 martxoa lekeitio
Martxoa eta apirila artean izango da Bizkaia Goazen autobusa Hego Uriben // Bizkaia Goazen

Bizkaiko Foru Aldundiaren eguneroko lana eta zerbitzuak herritarrei hurbiltzeko asmoarekin aurkeztu dute Bizkaia Goazen autobusa. Urtarriletik ekainera bitartean 70 udalerri inguruk izango dute autobus ibiltariaren bisita, tartean Hego Uribe eskualdeko udalerriek.

Herritarrei informazioa emateko eta haien ekarpenak jasotzeko zerbitzua eskaintzeaz gain, Bilboko Arte Ederren Museoaren erakusketa eta Food Truck baten bitartez lurraldeko produktuen dastaketa dakar Bizkaia Goazen autobusak.

Bizkaia Goazen 2018 – Hego Uribe

Martxoak 26, astelehena
17:00-20:00 Zeberio. Udaletxeko plazan

Apirilak 13-17
Basauri

Apirilak 18-20
Galdakao

Apirilak 23, astelehena
Etxebarri

Apirilak 24, asteartea
Arrigorriaga

Apirilak 25, asteazkena
Ugao

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak

Geuria monografikoa | Basauriko Antzerki Eskolatik 'Handia' filmeraino PDF
|