→Hego Uribe

Hego Uribe eskualdea Esklerosi Anikoitzaren alde busti da

basauri artunduaga 2016 busti zaitez esklerosi anikoitza

Arrigorriagak, Basaurik, Galdakaok eta Ugaok bat egin dute “Busti zaitez!” kanpainarekin, Esklerosi Anikoitza duten pertsonei laguntze aldera

Arrigorriagak, Basaurik, Galdakaok eta Ugaok bat egin dute “Busti zaitez!” kanpainarekin, Esklerosi Anikoitza duten pertsonei laguntze aldera. Kanpaina Esklerosi Anizkoitza Euskal Fundazioak antolatu du gaixotasun sendaezin honen aurkako borrokan “nork bere harri-koskorra ekartzeko asmoz“.

Ekitaldiak uztailaren 10ean, igandez, gauzatu dira eta bi helburu nagusi izan ditu. Alde batetik, gizartea gazteak erasotzen dituen gaixotasun sendaezin honen arazoen gainean sensibilizatzea eta informatzea. Eta bestetik, Euskal Herriko Esklerosi Anizkoitz Zentroetan errehabilitazio zerbitzuak, ezinbestekoak gaixoen bizi-kalitatea hobetzeko, finantzatzeko funtsak lortzea.

basauri esklerori anikoitza 2016 busti zaitez

Danbolin Txitu Elkarteko kideak eta Basauriko Udaleko ordezkariak kanpainarekin bat

Gora