→Hego Uribe

Arrigorriagako eta Galdakaoko hiru lagun atxilotu ditu Guardia Zibilak droga trafikoa egotzita

Guardia Zibilak 20 lagun atxilotu ditu speed trafikoaren aurkako operazio batean. Horietako hiru Hego Uriben atxilotu ditu, bi Arrigorriagan eta bat Galdakaon.

Argazkia: Guardia Zibila

Guardia Zibilak 20 lagun atxilotu ditu speed trafikoaren aurkako operazio batean. Horietako hiru Hego Uriben atxilotu ditu, bi Arrigorriagan eta bat Galdakaon. Operazioan 5.600 marihuana landare eta 4.000 gramo speed konfiskatu ditu poliziak. 

Poliziaren esanetan, Speed-aren trafikoa jorratzen zuen talde kriminala desartikulatu dute. Droga materiala eskuratzeko marihuanaren kontrabandoa burutzen zuen Europa iparraldean. Konfiskatutako materialarekin 30.000 speed dosi egin zitezkeela dio Guardia Zibilak. Speedaz eta marihuanaz aparte, pistola bat, 11 ibilgailu, kilo bat haxix, kilo erdi kokaina eta 20.000 euro konfiskatu ditu Guardia Zibilak. Atxiloketak Kantabrian eta Bizkaian egin ditu poliziak: zortzi Bilbon; bi Arrigorriagan; bana Galdakaon, Ortuellan eta Trapagan eta sei Kantabrian (Santander, Castro Urdiales eta Argoñosen).

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak