→Hego Uribe

Alerta laranja ezarri du gaur Euskalmetek prezipitazio iraunkorrengatik

Euskalmet Euskal Metereologia Agentziak sare sozialetan zabaldu duenez, atzo bezala gaur ere abisu laranja izango da Bizkaian prezipitazio iraunkorrengatik. Abisu laranja 12:00ak arte ezarri dute.

Hego Uribe eskualdeko ibaien egoerari dagokionez, Nerbioi ibaia bere ibilgutik atera da Basaurin, Garbigunea eta Mercabilbao ondoan, eta Ariz auzoan ere ateratzeko arriskua dago.

Ibaizabal ibaiari dagokionez, Bizkaiko Suhiltzaileek sare sozialetan adierazi dutenez bere ibilguaren barruan mantendu da bart. Gaurko itsasgora 06:44ean izan da. Euskalmeten arabera, ibai gehienak jaisten edo maila mantentzen ari dira jada eta iragarpenaren arabera jaisten jarraituko dute.

Zaratamoko estazio metereologikoa maila horira iritsi da gaur goizean, nahiz eta momentu hauetan maila berdean dagoen berriz. Arrisku metereologikorik ez dagoela esan nahi du maila berdeak.

Zeberion, bestalde, luizia gertatu da goizaldean BI-3524 errepidearen 20. km-an, Zubialde eta Ermitabarri artean, Elejabeitiako noranzkoan. Lurra erori da errepidera eta ondorioz motel dabil trafikoa.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak