☉ Hego Uribe
Emakumeen Klasikoa antolatuko dute 2020ra arte Zeberiok, Ugaok eta Arrigorriagak
Zeberiok, Ugao-Miraballesek eta Arrigorriagak elkarlanean Emakumeen Klasikoa lasterketa antolatu dute. Lehen edizioa maiatzaren 12an izango da.
Hego Uribe eskualdeak emakumeen txirrindularitza klasikoa izango du hemendik aurrera. Hain zuzen ere, Zeberiok, Ugao-Miraballesek eta Arrigorriagak elkarlanean Emakumeen Klasikoa lasterketa antolatu dute eta maiatzaren 12an izango da probaren lehen edizioa. Hiru lasterketa izango dira: kadeteak (40 kilometro), juniorrak (73 kilometro) eta elite maila (90 kilometro). Hiru probak Bizkaiko Txapelketarako puntuagarriak izango dira.
Ugaoko Txirrindulari Elkartea probaren antolatzailea da eta Ugaoko, Zeberioko eta Arrigorriagako Udalen babesa jaso du, Berdintasun Sailen bitartez. Emakumeen Klasikoa 2020ra arte antolatuko dute eta urtero irteera ezberdina izango du: 2019an irteera eta helmuga Ugaon ezarriko dute eta 2020an Arrigorriagan.
Emakumeen I. Klasikoa – Zeberio, Ugao eta Arrigorriaga
Maiatzak 12, larunbata
09:00 Kadeteak, 40 kilometro. Ermitabarri (Zeberio) – Ugao – Arrigorriaga – Ugao – Arrigorriaga – Ugao – Ermitabarri (Zeberio)
10:30 Juniorrak, 73 kilometro + Eliteak, 90 kilometro. Ermitabarri (Zeberio) – Ugao – Arrigorriaga – Ugao – Ermitabarri (Zeberio) – Karpo (Zeanuri) – Ermitabarri (Zeberio) – Ugao – Arrigorriaga – Ugao – Ermitabarri (Zeberio) (Juniorrentzako helmuga) – Karpo (Zeanuri) – Elizondo-Ermitabarri (Zeberio) (Eliteentzako helmuga)
Berdintasunaren alde, konpromisoa
Arrigorriagako, Ugaoko eta Zeberioko Udalek hitzarmena sinatu dute maiatzaren 4an Zeberioko udaletxean 2020ra bitartean Emakumeen Klasikoa lasterketa ospatzeko. “Emakumezkoen eta gizonezkoen arteko berdintasunarekin eta kirolarekin dugun konpromisoa erakutsi nahi dugu hiru udalok”, dio Karlos Idirin Zeberioko alkateak: “Erabat harro eta pozik gaude sinatu dugun hitzarmenarekin, beste aurrerapauso bat delako berdintasunaren bidean”.
“Kirolean emakume profesionalak badaudela ere erakutsi nahi dugu ekimen honekin. Horretarako aldaketa soziala egon behar du, eta hori denon laguntzarekin eta esfortzuarekin lortuko dugu”, dio Amaia Estiballes Zeberioko Udaleko Berdintasun teknikariak. Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak dioenez, “ohore bat da Ugaokoa izanda, Hego Uribe eskualdeko hiru udal batzea kirolean berdintasunaren alde egiteko. Ikusarazi behar da emakumeen kirola bai neska-mutikoen artean bai nagusienen artean. Erakutsi nola kirolean emakumeak ere profesionalak izan gaitezkeela”.
Emakumeen I. Klasikoa lasterketaren aurkezpenean izan dira: Karlos Idirin, Ekaitz Mentxaka eta Asier Albizua Zeberioko, Ugaoko eta Arrigorriagako alkateak, hurrenez hurren; Amaia Estiballes Zeberioko Berdintasun teknikaria; Agurtzane Elorriaga Bizkaia Durango-Euskadi Murias emakumezko taldeko entrenatzailea; Eider Merino txirrindulari profesionala; Izaskun Landaida Emakundeko zuzendaria; Maria Guijarro Bizkaiko Foru Aldundiko Berdintasun zuzendaria; eta Carlos Sergio Foru Aldundiko kirol zuzendaria.
☉ Hego Uribe
‘Azpikontratak jopuntuan’ mahai-ingurua antolatu du Hego Uribeko Kontseilu Sozialistak Galdakaon
Osakidetzako egoera salatu du Hego Uribeko Kontseilu Sozialistak. “Azken urteetako krisi kapitalistaren adierazle zuzenak diren osasungintza publikoaren kolapsoa eta azpikontratetan gero eta ohikoagoak diren lan baldintza kaxkarrak salatzen ditugu”, diote.
“Izan ere, auzi honi dagokionez gure inguruan azken hilabeteetan eman diren aldaketak nahiko nabariak dira, San Migeleko pediatriako murrizketak, ospitaleko zerbitzu ezberdinen pribatizazioa, anbulantzietako langileen greba luzeak, ospitaleko biltegietako langileen egoera…”, salatu dute.
Ildo horretan, ‘Langile boterea eraiki. Badago alternatiba’ lemapean zenbait ekintza antolatu dituzte apirilean: ‘Azpikontratak jopuntuan’ mahai-ingurua Galdakaon apirilaren 18an eta maiatzaren 1era begira herri batzarrak deitu dituzte Galdakaon eta Basaurin.
“Euskal Herriko Kontseilu Sozilistatik instituzioen alternatiba faltsuetatik haratago alternatiba erreala badagoela zabaldu nahi dugu, langile boterearen eraikuntza. Hala nola, langileriaren bizi baldintzen hobekuntza lortzeko, iruzur instituzionalen aurrean, langileriaren independentzia politikoa oinarri izanda, gure interesen alde mobilizatzen eta antolatzen jarraitzea ezinbestekoa da”, diote.
Egitaraua
Apirilak 18, osteguna
Mahai-ingurua: ‘Azpikontratak jopuntuan’. Anbulantziak Borrokan eta Bilbo Handiko borrokak CGTko kide baten eskutik
18:00 Torrezabal Kultur Etxea (Galdakao)
Apirilak 26, ostirala
Herri Batzarrak: ‘Maiatzaren 1ean mobilizatzeko beharraz’
18:30 Torrezabal Kultur Etxea (Galdakao)
18:30 Pozokoetxe Kultur Etxea (Basauri)
Luntxa egongo da
☉ Hego Uribe
‘Gorbeiako Nire Txoko Kuttuna’ argazki lehiaketan parte-hartzeko epea zabaldu dute
Abuztuaren 31ra arte zabalik dago Gorbeialdeko argazki lehiaketaren bigarren edizioan parte-hartzeko epea
Abuztuaren 31ra arte zabalik dago Gorbeiako Nire Txoko Kuttuna argazki lehiaketaren bigarren edizioan parte-hartzeko epea.
Lehiaketaren helburua Gorbeia Helmuga Historikoaren lekuak edo esperientziak erretratatu eta Instagram sare sozialean elkarbanatzea da. Argazki horiek Arakaldo, Aramaio, Arantzazu, Arratzua-Ubarrundia, Artea, Areatza, Bedia, Galdakao, Legutio, Otxandio, Orozko, Ubide, Urkabustaiz, Zeanuri, Zigoitia eta Zuian egin daitezke. Hego Uribe eskualdea Gorbeialdetik benetan hurbil daude: Galdakao eta Zeberio dira eremutik gertuen dauden bi udalerriak.
Sariak eta parte-hartzeak
Sari bi banatuko dituzte guztira: lehiaketaren garaileak 200 euro jasoko ditu eta lana promozioa egiteko materialetan erabiliko da. Horrez gainera, irabazlearen lanak Estatu mailako ‘Mi Rincón Favorito’ lehiaketan parte hartuko du. Bigarren saria 100 eurokoa izango da.
Gorbeialde Landa Garapen Elkarteak eta Gorbeialdeko Kuadrillak antolatutako lehiaketaren lehen edizioan 105 pertsonak hartu zuten parte eta Aintzine Larreina Fernández de Leceta izan zen garailea.
☉ Arrigorriaga
⚪️🔴 GABARRA | 🏆 Aupa Aitor Paredes! 😊 Gora Arrigorriaga! 🥳⚽️ Aupa Athletic!
Athletic Clubek Kopa irabazi, Gabarra Nerbioi ibaian atera da eta hortxe da Aitor Paredes arrigorriaga. GEURIAn ospakizunak bertatik bertara jarraitu ditugu.
Ver esta publicación en Instagram
☉ Hego Uribe
Bideoak / Hego Uribeko Athleticzaleek gogoz animatu eta ospatu dute garaipena!
Hego Uribeko kaleen giroaz gozatzeaz gain, Arrigorriagan eta Basaurin jarritako pantaila erraldoietan izan ginen atzokoan. Giro aparta, urduritasuna eta festa izan ziren nagusi. Emozioz beteriko gaua izan zen atzokoa Hego Uriben. Ehunka Athleticzale Sevillan izan ziren eta milaka euren herrietako kaleak hartu zituzten.
Berezia izan zen Arrigorriagan antolatutako jaia. Izan ere, arrigorriagar batek jokatu zuen Kopako finala: 120 minutuak jokatu eta irabazi. Aitor Paredes oso presente izan zuten atzokoan Arrigorriagan. Arrigorriagarrak jokatu duen lehen finala izan da eta lehenengoan lortu du garaile izatea.
BASAURI
Partidu aurrekoak
Ver esta publicación en Instagram
ARRIGORRIAGA
Partida aurrekoak
Ver esta publicación en Instagram
ARRIGORRIAGA
Garaipenaren ospakizunak
Ver esta publicación en Instagram
☉ Hego Uribe
Argazkiak / Hego Uribe zurigorriz jantzi da Kopako finalaren atarian
Eraikinak, etxeak, balkoiak… dena da zuri eta gorri Basauri, Galdakao, Etxebarri, Arrigorriaga, Usansolo edo Ugaon
Egun bakarra falta da Kopako Finalerako, eta Hego Uribeko herriak zurigorriz jantzita ageri dira, dotore eta alai. Eraikinak, etxeak, balkoiak… dena da zuri eta gorri Basauri, Galdakao, Etxebarri, Arrigorriaga, Usansolo edo Ugaon. Hona hemen GEURIAn batu ditugun argazkiak:
BASAURI
SAN MIGEL
GALDAKAO
ARRIGORRIAGA
ETXEBARRI
USANSOLO
UGAO