→Hego Uribe

Esklerosi Anizkoitzaren alde, ‘Busti zaitez’ kanpainarekin bat egingo dute Hego Uriben

Arrigorriagak, Basaurik, Etxebarrik, Galdakaok eta Ugaok bat egingo dute uztailaren 14an Esklerosi Anizkoitzaren aldeko ‘Busti zaitez’ kanpainarekin.

'Busti zaitez' kanpaina uztailaren 14an izango da aurten // Argazkia: EM Euskadi

Beste urte batez, Hego Uribe eskualdeko zenbait udalerrik bat egingo dute Esklerosi Anizkoitza Fundazioaren aldeko ‘Busti zaitez’ kanpainarekin. Arrigorriagan, Basaurin, Etxebarrin, Galdakaon eta Ugaon ekintzak antolatuko dituzte udal kiroldegietan eta kalean, esklerosi anizkoitza duten pertsonekiko elkartasuna zein gizarte-sentsibilizazioa erakusteko. Aurten uztailaren 14an, igandez, izango da kanpainaren eguna.

Helburua izango da nahi beste metro igeri egitea. Boluntarioek egiaztagiri bat emango diete igeri egiten duten pertsona guztiei, eta eguna amaitzean egindako metro guztiak batuko dira esklerosi anizkoitza duten pertsonen alde. Horrez gain, egunean zehar, esklerosi anizkoitza zer den eta kanpainan parte hartzeko eta laguntzeko modua azaltzen dituzten diptikoak eta informazioa banatuko dituzte boluntarioek kalean zein igerilekuetan.

Buti zaitez 2019

Hego Uribe
Uztailak 14, igandea

Arrigorriaga. 09:00-14:00 Udal kiroldegian

Basauri. 10:30etik aurrera Artunduaga kiroldegian
Uztailak 12. 19:00 Informazio postua Begoñako Andra Mari kalean
Uztailak 14. 12:00 Informazio postua Begoñako Andra Mari kalean

Etxebarri. 

Galdakao. Elexalde igerilekua

Ugao.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak