→Hego Uribe

Kukullaga eta Basauri: eskubaloiko zilarrezko mailan goi mailako derbia

Aurten Hego Uribeko bi talde izango dira eskubaloiko zilarrezko ohorezko mailan: Kukullaga eta Basauri. Lehenengo derbia irailaren 15ean izango da, 2019/2020 denboraldiko lehen partidua.

2019/2020 denboraldiko lehen jardunaldian izango da aurreneko derbia, Etxebarrin // Argazkia: Geuria

Emakumeen Eskubaloiko Zilarrezko Ohorezko Mailako multzoak dagoeneko jakinarazi dituzte. Aurten Hego Uribeko bi talde izango dira zilarrezko mailan: Kukullaga Etxebarri (aurreko denboraldian bosgarren bukatu zuten zilarrezko ohorezko mailan) eta Basauri (zilarrezko ohorezko mailara igoera irabazi dute aurten). multzoan jokatuko dute eskualdeko bi taldeek.

Zaragozako, Aragoiko, Kantabriako, Gipuzkoako, Nafarroako, Errioxako eta Bizkaiko taldeak daude B multzoan: Schär Zaragoza (Colores Eskubaloia), Unizar Dominicos (Dominicos Zaragoza), Loizaga Const. Castro-Urdiales (Los Chelines kluba), Atlantico Pereda (Pereda Eskubaloia), El Pendo Camargo (El Pendo Camargo), Aiala Zarautz (Zarautz Eskubaloia), Kukullaga Etxebarri (Kukullaga Eskubaloia), Atletico Basauri (Basauri Eskubaloi Taldea), Errotabarri (Ermuko Errotabarri Eskubaloia), San Adrian (San Adrian), Gurpea Beti-Onak (Beti-Onak Taldea), Lagunak (Sociedad Lagunak), Loyola (San Ignacio Kluba) eta Logroño Sporting La Rioja (Sporting La Rioja).

Oraindik 2019/2020 denboraldiko egutegi osoa argitaratu behar dute. Hala ere, lehenengo jardunaldiaren berri eman dute. Lehenengo partidua irailaren 15ean izango da eta txapelketa hasi eta aurreneko derbia izango dugu: Kukullaga vs Basauri. Etxebarriko kiroldegian jokatuko da lehenengo derbia irailaren 15ean. Ordua oraindik zehazteke dago.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak