→Hego Uribe

Hego Uribeko futbol selekzioen txapelketa ekainaren 2an ospatuko da Arrigorriagan

galdakao hego uribe torneoa 2015

Hego Uribeko futbol selekzioen txapelketak hamargarren edizoa beteko du aurten. Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri eta Galdakaoko selekzioak lehiatuko dira.

Hego Uribe torneoa 2015ean, Galdakaon // Geuria

Hego Uribeko futbol selekzioen txapelketak hamargarren edizoa beteko du aurten. Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri eta Galdakaoko selekzioen arteko txapelketa ekainaren 2an izango da Arrigorriagako Santo Kristo zelaian. Sarrera doakoa izango da. Hala ere, Arrigorriagako Caritas erakundearentzat dirua jasoko dute.

Iaz Basauriko Selekzioak irabazi zuen txapelketa eta sailkapena osatu zuten Galdakaok, Etxebarrik eta Arrigorriagak, hurrenez hurren.

X. Hego Uribe futbol selekzioen txapelketa 2018

Ekainak 2, larunbata
09:00 Selekzioen harrera
09:45 Taldeen aurkezpena
10:00 1. Finalaurrekoa: Basauri vs Arrigorriaga (1. zelaia)
10:00 2. Finalaurrekoa: Galdakao vs Etxebarri (2. zelaia)
11:00 3. eta 4. postuak (1. zelaia)
12:00 Jaime Dominguez eta Jose Luis Martinezi omenaldia
12:15 Finala
13:15 Sari banaketa

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak