→Hego Uribe

Hego Uribe eskualdetik igaroko da Gure Esku Dagok antolatu duen giza katea

arrigorriaga gure esku 2014 giza katea

Donostia, Bilbo eta Gasteiz lotuko ditu aurten Gure Esku Dagok antolatu duen ekimenak. Ekainaren 10ean izango da ekimena eta guztira 201,9 kilometroko ibilbidea lotuko duen giza katea egitea izango da helburua.

2014an Arrigorriagan antolatu zuten giza katea // Gure Esku Dago Arrigorriaga

Donostia, Bilbo eta Gasteiz lotuko ditu aurten Gure Esku Dagok antolatu duen ekimenak. Ekainaren 10ean izango da ekimena eta guztira 201,9 kilometroko ibilbidea lotuko duen giza katea egitea izango da helburua. Erabakitzeko eskubidearen aldeko giza kate hau Hego Uribe eskualdetik igaroko da. Zabaldu duten maparen arabera, Galdakaotik igaroko da giza katea eta oso posible da Etxebarri, Basauri, Arrigorriaga eta Ugaotik pasatzea ere giza kate erraldoia.

Aurkezpen ekitaldia urtarrilaren 27an, larunbatez, egin zuen Gure Esku Dagok Donostiako Eureka Zientzia Museoan. Bertan aurkezle lanetan ibili zen Jon Gomez Garai galdakoztarra, Zuriñe Hidalgo abeslariarekin batera.

Herritarron ituna

Lau urteko ibilbidearen ondoren, urrats berriak egiteko ordua heldu da. Ziklo berri bat zabaltzera goaz gure herrian“, diote Gure Esku Dagotik. Bi lan-ildo nagusi jorratuko ditu plataformak 2018an: herri galdeketak eta Herritarron ituna. “Dagoeneko 180 herritan antolatu ditugu herri galdeketak eta aurten ere horrekin jarraituko dugu. Herritarron ituna izango da 2018ko plangintzako ardatz nagusia, guztion artean idatziko duguna. Baina zer da Herritarron ituna? Nola landuko dugu? Euskal herritarrok gure etorkizun politikoa erabakitzeko 2019 arrazoi jasoko ditugu. Adostasunetan sakonduz eta kultura demokratiko berria garatuz, zergatik erabai nahi dugun jasoko du Herritarron itunak“.

Herri herri eta eskualdez eskualde dinamika eta ekimen parte-hartzaileak bultzatuko ditu Gure Esku Dagok. Eta maiatzean Klik Eguna ospatuko dute Euskal Herriko herrietan eta kalera aterako dugu arrazoi-bilketa. Ekainaren 10ean herritarren erabakitzeko arraizoak aurkeztuko ditu Gure Esku Dagok. “Egun horretatik aurrera, gure herrian ziklo berria zabalduko duen Herri Itun bat sustatuko dugu: Euskal Herriko eragileen artean herri gisa erabakitzeko behar diren konplizitateak eta adostasunak jostea helburu duen erabakitzeko eskubidearen aldeko Herri Ituna“, diote Gure Esku Dagotik.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak