→Hego Uribe

Halloween jaia ospatuko dute urriaren 31n Hego Uribeko herriek

Arimen Jaia edo gaur egun ezagunagoa den Halloween festa antolatuko dute Hego Uribe eskualdeko herriek urriaren 31n.

Argazkia: freestocks.org // Unsplash

Arimen Jaia edo gaur egun ezagunagoa den Halloween festa antolatuko dute Hego Uribe eskualdeko herriek urriaren 31n. Arimen Jaia nekazal eremuarekin lotutako festa izan ohi zen Euskal Herrian duela 60 urte baino gehiago. Hala ere, azken urteotan jatorri irlandarreko amerikar jaia ospatzeko joera dago gure inguruetan. Besteak beste, Arrigorriagan, Basaurin, Etxebarrin eta Zaratamon gazteentzako jaiak antolatu dituzte Gau Beltza ospatzeko.

ARRIGORRIAGA

18:00-21:00 Beldurrezko igarobidea Gaztegunean. Adin guztietarako jarduera, baina 8 urtetik beherakoak helduekin lagunduta joan beharko dira. Sariak egongo dira mozorrotzen direnen artean banatzeko.

BASAURI

19:30-21:30 Jailloween festa Basozelai Gizarte Etxean. Jatekoa eta edatekoa eta DJa. Sarrera doakoa izango da eta bertaratu nahi dutenek flyerra aurkeztu beharko dute (Basozelaiko edo San Migeleko Gaztegunean edo Ibaigane Kultur Etxean har daitezke).

ETXEBARRI

18:00-21:00 Gau Beltza Kukullagan: txokolatada (18:00), mozorro lehiaketa (19:00), txiki festa (20:00) eta DJ Ager (21:00) Kukullagako enparantzan. Mozorro lehiaketan 150 euro (taldekakoa) eta 75 euro (indibiduala) banatuko dituzte.

ZARATAMO

19:00 Halloween jaia Elexaldeko frontoian: puzgarriak, mozorroen jaia eta kalabaza lehiaketa.

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak