→Hego Uribe

Langabezia %20 baino altuagoa duten udalerrietan diru-laguntzak emango ditu Eusko Jaurlaritzak

basauri gerdau 2014 id sidenor

Hego Uriben, Arrigorriaga, Basauri, Ugao, eta Zaratamoko Enpresa Handi zein Enpresa Txiki eta Ertainek (ETE) jasoko dituzte diru-laguntzak Indartu progaramaren bitartez ekoizpen-inbertsioak egin eta lehiakortasuna hobetzen badute.

Sidenor lantegia Basaurin // Utzitakoa

Besteak beste, Arrigorriaga, Basauri, Ugao, eta Zaratamoko Enpresa Handi zein Enpresa Txiki eta Ertainek (ETE) jasoko dituzte diru-laguntzak Indartu progaramaren bitartez, ekoizpen-inbertsioak egin eta lehiakortasuna hobetzen badute

Eusko Jaurlaritzak 8 milioi euro bideratuko ditu Indartu 2018 programaren bitartez, Bizkaian, Araban eta Gipuzkoan ekoizpen-inbertsioak egin eta gune horietako lehiakortasun-hobekuntza eta garapen ekonomikoa eragingo duten enpresentzat. Gainera, programa horri esker, langabezia-tasa Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) urteko batez bestekoaren %20 baino handiagoa duten udalerrietara ere iritsiko dira laguntzak.

Bigarren multzo horri dagokionez, Hego Uribe eskualdean, Arrigorriaga, Basauri, Ugao, eta Zaratamoko enpresek (handiek zein txiki eta ertainek) jasoko dituzte diru-laguntzak. Diru-laguntza horiek Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak sustatutako 2017-2020 Industrializazio Planaren baitakoak dira. Eskaerak aurkezteko epea zabalik egongo da irailaren 28ra arte (edo eskuragarri dauden funtsak agortzen direnera arte).

Indartu programako diru-laguntzak EAEko 57 udalerritan banatuko ditu Eusko Jaurlaritzak: Oiartzualdea (Errenteria, Pasaia, Lezo, Oiartzun, Hondarribia, Irun eta Hernani), Nerbioi itsasadarraren ezkerraldea (Sestao, Ortuella, Trapaga Harana, Abanto, Muskiz, Zierbana, Portugalete, Santurtzi, Barakaldo, Alonsotegi eta Erandio), eta langabezia-tasaren arabera: Artziniega, Asparrena, Berantevilla, Bastida, Lagran, Lantziego, Lantaron, Moreda, Oyón-Oion, Okondo, Agurain, Ekora eta Zanbrana (Araban), Areatza, Arrigorriaga, Artzentales, Balmaseda, Basauri, Bermeo, Bilbo, Busturia, Elantxobe, Ermua, Gueñes, Izurtza, Karrantza, Lanestosa, Ondarroa, Sukarrieta, Trutziotz, Ugao, Urduña, Zalla eta Zaratamo (Bizkaian), eta Alegia, Berrobi, Ikaztegieta eta Soraluze (Gipuzkoan).

euskadi indartu programa 2018 aurkezpena arantxa tapia josu erkoreka eusko jaurlaritza

Arantxa Tapia eta Josu Erkoreka Indartu 2018 programaren aurkezpenean, gaur // Irekia

Gorbernuko bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko Josu Erkoreka saiburuak eta Ekonomiaren Garapena eta Azpiegitura sailburuak, Arantxa Tapiak, gaur eguardian prentsaurrekoa eman dute Gobernu Kontseiluan jorratu diren gaien berri emateko.

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak