→Hego Uribe

Bertso saioak, Korrika Txikiak eta kuestazioak eskualdean, apirilera bitartean

Otsailetik apirilera bitartean hamaika ekintza antolatu ditu AEK-k Hego Uribe eskualdean, 21. Korrika gurera iritsi baino lehen.

21. Korrikaren aurkezpena Basaurin // Argazkia: Bolintxu AEK

Otsailetik apirilera bitartean hamaika ekintza antolatu ditu AEK-k Hego Uribe eskualdean, 21. Korrika gurera iritsi baino lehen

Aurten Korrika urtea da eta Hego Uribe eskualdera apirilaren 10ean iritsiko da euskararen aldeko ekimen erraldoia. 21. Korrikari ongi etorria emateko, otsailean, martxoan eta apirilean zehar hamaika ekintza ezberdin antolatu ditu AEK erakundeak eskualdean, Korrika Kulturala programazioaren barruan.

Basaurin, Ugaon, Galdakaon eta Zeberion Korrikaren nondik norakoak aurkeztu ondoren, aurkezpen gehiago egingo dituzte eskualdean: Usansolon (otsailak 22) eta Arrigorriagan (martxoak 15). 

Korrika Kulturalaren egitarauaren barruan nabarmentzekoak dira: bertso saioak (martxoaren 29an Galdakaon eta apirilaren 12an Basaurin), ipuin kontalaria (martxoaren 21ean Basaurin), Korrika Txikiak (apirilaren 5ean Basaurin, apirilaren 9an Galdakaon eta apirilaren 12an Usansolon), Korrika paellada (apirilaren 7an Basaurin) eta kuestazio-kanpainak (martxoaren 21ean eta 23an Galdakaon, martxoaren 22an Basaurin eta martxoaren 24an Arrigorriagan eta Usansolon). Apirilaren 4tik 14ra bitartean ospatuko da 21. Korrika Garestik Gasteizera.

Korrika 21 Egutegia

Hego Uribe
Apirilak 10. Korrika Hego Uriben

Arrigorriaga
Martxoak 15. Korrika aurkezpena
Martxoak 24. Korrika Jaia eta kuestazioa

Basauri
Martxoak 21. Ipuin kontalaria. 19:00 Pozokoetxe Kultur Etxea
Martxoak 22. Kuestazioa
Apirilak 5. Korrika Txikia
Apirilak 7. Korrika Paellada
Apirilak 12. Bertso saioa. Gaztetxea

Galdakao
Martxoak 21. Irakurtaldi publikoak (10:30-11:30 Ganekogorta-Zamakoa / 17:30-19:30 Iturriondo / 20:00-21:00 Gipuzkoa kalea) eta kuestazioa
Martxoak 23. Kuestazioa eta Korrika arropa salgai Iturriondon
Martxoak 29. Bertso jaialdia: Maialen Lujanbio, Miren Amuriza, Arkaitz Estiballes, Agin Laburu. 19:00 Torrezabal
Apirilak 5. Pilota partiduak eta Galdakao Kantari
Apirilak 9. 10:00 Korrika Txikia. 10:30 Kantu Kolore

Usansolo
Otsailak 22. Korrika aurkezpena. 19:00 Unkina plaza
Martxoak 24. Kuestazioa
Apirilak 12. Korrika Txikia

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak