→Hego Uribe

Laburbira zirkuituak Etxebarri eta Basauri bisitatuko ditu martxoan

hego uribe laburbira zirkuitua 2018 zulo

Euskarazko film laburren Laburbira zirkuituak 15. edizioa beteko du aurten eta otsailaren 28tik martxoaren 27ra bitartean 29 herri bisitatuko ditu.

Zulo film laburreko fotograma bat // Euskaltzaleen Topagunea

Euskarazko film laburren Laburbira zirkuituak 15. edizioa beteko du aurten eta otsailaren 28tik martxoaren 27ra bitartean 29 herri bisitatuko ditu. Tartean, Hego Uribe eskualdean Etxebarri eta Basaurin izango da Laburbira. Martxoaren 2an, ostiralez, Etxebarriko Euskaltegian izango da euskarazko film laburren emanaldia eta martxoaren 21ean, asteazkenez, Pozokoetxe Kultur Etxean, Basaurin. Emanaldiak 19:00etan hasiko dira.

Aurten proiektatuko dituzten zortzi perla txikiak izango dira: Ilunpetan (Koldo Carranza), Night Shift (Izaskun Arandia), Higadurak (Oihane Zunzunegi eta Amaia Otaola), Ejecutor (Javi Arriaga), Tazan (UDA films), Areka (Atxur animazio taldea), Kreba (Oier Fuentes) eta Zulo (Erika Olaizola eta Amancay Gaztañaga).

Film laburrak proiektatzeaz gain, zuzendari batekin solasaldia antolatu dute sei herrietan. Basauri horietako bat da eta Pozokoetxe Kultur Etxean izango da Atxur taldeko Beñat Barandika.

Euskaltzaleen Topaguneak antolatzen du Laburbira. Urtez urte Laburbira martxan jartzeko, Topaguneak herriz herriko euskara elkarteekin jarduten du elkarlanean, eta Eusko Jaurlaritzaren kultura saileko zein Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundien babesa du.

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak