→Hego Uribe

5.432 langabetu daude Hego Uribe eskualdean, urte hasieran baino % 6 gutxiago

5.785 langabeturekin hasi zuen urtea Hego Uribe eskualdeak. Gaur egun, 5.432 langabetu daude eskualdean, hau da, 353 gutxiago (- % 6,1). Lanbidek 2019ko langabezia datuak eman ditu ezagutzera, urtarriletik ekainera bitartekoak.

Udalerrika, Hego Uriben biztanleria osoa kontuan hartuta Basauri da langabetu gehien dituen udalerria ekaineko datuei erreparatuta: 2.567 langabe (% 13,4). Haren atzetik daude: Galdakao 1.363 langabeturekin (% 9,2), Arrigorriaga 626rekin (% 10), Etxebarri 535rekin (% 8,9), Ugao 214rekin (% 10,2), Zaratamo 97rekin (% 11,9) eta Zeberio 30ekin (% 5,5). Biztanleria osoa eta aktiboa kontuan hartuta, Zeberiok du langabezia-tasarik baxuena eskualdean.

Generoari dagokionez, 3.218 langabetu dira emakumezkoak (% 59,3) eta 2.214 gizonezkoak (% 40,7). Adierazgarria da ia 20 puntuko aldea dagoela bata eta bestearen artean.

Bizkaiko langabezia-tasa % 11,4koa da gaur egun eta Euskal Autonomia Erkidegokoa % 10,4. Urtarriletik hona, % 0,8 eta % 0,9 jaitsi da langabezia-tasa, hurrenez hurren, Bizkaian eta EAEn. Hego Uribeko datuekin konparatuta, eskualdeko udalerri guztiak, Basauri eta Zaratamo izan ezik, daude Bizkaiko zein EAEko tasaren azpitik.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak