→Hego Uribe

Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri eta Galdakaoko selekzioak aurrez aurre, Hego Uribeko Futbol Torneoan

Hego Uribeko XI. Lauko Futbol Torneoa jokatuko dute ekainaren 8an, larunbatez, Basaurin. Arrigorriagako, Basauriko, Etxebarriko eta Galdakaoko selekzioek jokatuko dute torneoa.

HEGO URIBE TORNEOA 2015EAN, GALDAKAON // Argazkia: GEURIA

Hego Uribeko XI. Lauko Futbol Torneoa jokatuko da ekainaren 8an, larunbatez, Basaurin. Aurrekoetan bezala, Arrigorriagako, Basauriko, Etxebarriko eta Galdakaoko selekzioek jokatuko dute torneoa. Aurten Basauriko Soloarte futbol zelaian izango da futbol txapelketa 09:15etik aurrera.

Sarrera doakoa izango da, baina diru-bilketa egingo dute Janabide elkartearen alde. Era berean, omenaldia egingo diete Basauriko futbol kadete selekzioaren bultzatzaileei, bere sorreraren 15. urteurrena dela eta.

2015era arte abenduan jokatu ohi zen torneoa, baina agenda arazoengatik uda aurretik antolatzea aurreikusi zuten antolatzaileek 2016etik aurrera. Iaz Basauriko Selekzioak irabazi zuen txapelketa, finalean Galdakao garaituta (1-0). Etxebarriko Selekzioa hirugarren izan zen eta Arrigorriagakoa laugarren.

Hego Uribeko XI. Lauka Futbol Torneoa

Ekainak 8, larunbata
Soloarte futbol zelaia, Basauri

09:15 Aurkezpena
09:30 1. Finalaurrekoa: Arrigorriaga vs Etxebarri
10:30 2. Finalaurrekoa: Basauri vs Galdakao
11:30 3. eta 4. postuak
12:30 Omenaldia Basauriko Futbol Selekzioko bultzatzaileei, bere sorreraren 15. urteurrenean
12:45 Finala
13:45 Sari banaketa

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak