→Hego Uribe

Martxoaren 8ko greba prestatzeko asanblada deitu du Hego Uribeko Mugimendu Feministak

basauri marienea m8 greba feminista prestatzen 2018 asanblada irekia

Hego Uribe eskualdeko Mugimendu Feministak bigarren asanblada irekia deitu du otsailaren 15ean martxoaren 8ko greba prestatzeko.

Otsailaren 1ean egin zuen Basauriko Mugimendu Feministak lehen asanblada irekia Marienean // M8hegouribe (Facebook)

Hego Uribe eskualdeko Mugimendu Feministak bigarren asanblada irekia deitu du martxoaren 8ko greba prestatzeko. Bigarren batzar hau otsailaren 15ean, ostegunez, izango da 18:30ean Marienea Basauriko Emakumeen Etxean (Kareaga Goikoa, 54).

Emakumeok* Planto lemapean, nazioarteko greba izango da martxoaren 8koa, eta herriz herri antolatutako ekintzekin osatuko dituzte deialdi nagusiak. Lau esparrutan jarriko dute fokua aurtengo greban: zaintza greba, lan greba, kontsumo greba eta ikasle greba. Bi lanuzte iragarri dituzte, bata goizean (11:00etatik 15:00etara) eta bestea arratsaldean (18:00etatik 22:00etara).

Grebari babesa erakusteko tresna gisa, besoko morea jantzi eta amantalak balkoi edo leihoetan zintzilikatzeko eskatu du Euskal Herriko Mugimendu Feministak.  Egun horretan ez kontsumitzeko deia ere egin dute, “bereziki enpresa eta saltoki handietan“.

Otsailaren 1ean deitu zuen Basauriko Mugimendu Feministak lehenengo asanblada irekia Marienean eta bertara eskualdeko emakumeak hurbildu ziren.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak