→Hego Uribe

Maiatzaren 1ean Usansolotik Basaurira martxa izango da, lan duinaren alde

basauri lan istripua hildakoa 2017 abendua gorsalva holding

Maiatzaren 1ean manifestazioa izango da Basaurin. Galdakaoko Sortuk, LABek eta Ernaik bat egingo dute manifestazioarekin eta martxa antolatu dute Usansolotik.

2017ko abenduan lan istripua larria izan zen Basauriko lantegi batean // Geuria

Maiatzaren 1ean Langilearen Nazioarteko Eguna da eta Hego Uribe eskualdean hainbat jarduera antolatuko dituzte. Besteak beste, maiatzaren 1ean bertan manifestazioa izango da Basaurin 12:30etik aurrera Bentako plazatik abiatuta. Era berean, Galdakaoko Sortuk, LABek eta Ernaik martxa antolatu dute Basauriko maniestazioarekin bat egiteko: 10:30ean Unkina plazan (Usansolo) izango du irteera martxak eta 11:00etan Iturriondo plazatik (Galdakao) igaroko da.

Maiatzaren 1eko aldarria egin aurretik, gaur, apirilak 27, Andre langileak Euskal Herriko historian hitzaldia eskainiko dute Gizarte Ikerterarako Talde Eragileko kideek (GITE-IPES) Galdakaon, Tximelarreko biltegian 18:00etatik aurrera. Apirilaren 25ean Euskal Langile Herria hitzaldia ere eskaini zuten GITEko kideek Torrezabalen.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak