→Hego Uribe

Txus Martin eta Joseba Borde presoak aske uzteko Ni Zu Bi herri ekimena egingo dute Bilbon

Basauri Sare 2017 Mosaikoa Presoak Txus Martin Joseba Borde

Martxoaren 16an Ni Zu Bi herri ekimena gauzatuko dute Bilbon, Bizkaiko 5 preso gaixoak libre uzteko aldarrikatzeko. Tartean, Txus Martin eta Joseba Borde.

Hego Uribeko preso gaixoak etxeratzeko mosaikoa egin zuten Basaurin 2017an // Argazkia: Geuria

Gaur egun 22 preso daude larriki gaixo, tartean Txus Martin (Basauri-Galdakao) eta Joseba Borde (Ugao) eskualdeko herritarrak. Horren harira, preso gaixoak etxeratzeko aldarrikepenak ari dira antolatzen. Martxoaren 16an, larunbatez, Ni Zu Bi herri ekimena gauzatuko dute Bilbon, Bizkaiko 5 preso gaixoak libre uzteko aldarrikatzeko. Ekimena 12:00etan izango da eta helburua izango da Bilboko zazpi zubietan kontzentrazioak egitea (Deustu, Pedro Arrupe, Zubi Zuri, udaletxekoa, Areatza, Merced eta San Anton), ondoren, 12:30ean Deustutik eta San Antonetik martxak abiarazteko udaletxeraino. “Jarraian Plaza Biribilera joango gara, eta handik, Arriaga Plazara,  non ekitaldi xume batek ekimenari amaiera emango dion”, diote antolatzaileek.

“Gizaki bezala jasaten ari diren eskubide garrantzitsuenen urraketa oso larria da, egunerokoan jasaten duten diskriminazioa oso larria da; baita eskubideak bermatzeko ardura duten erakundeek ez betetzea ere”, diote Ni Zu Bi dinamikako arduradunek: “Legeak larriki gaixorik dauden presoak askatzea ahalbidetzen du; horrenbestez, egungo errealitatea lehenbailehen geldiarazi behar dugu”.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak