☉ Hego Uribe
Hego Uribeko lau bertsolari, Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren Udabarriko Fasean
Iker Garitagoitia, Peio Ormazabal eta Arkaitz Zipitria arrigorriagarrek eta Jontxu Martinez usansolotarrak parte hartuko dute Udabarriko Fasean.

Arrigorriagako hiru bertsolari eta Usansoloko bat arituko dira Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren Udabarriko Fasean
Apirilaren 14tik maiatzaren 26ra jokatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren Udabarriko Fasea. Guztira 78 bertsolarik eman dute izena, tartean Hego Uribe eskualdeko lauk: Iker Garitagoitia Astigarraga (Arrigorriaga), Peio Ormazabal Villanueva (Arrigorriaga), Arkaitz Zipitria Mendizabal (Arrigorriaga) eta Jontxu Martinez Zarrabeitia (Usansolo). Sailkapen fase horretan 13 saio izango dira.
Bizkaiko Bertsolari Txapelketak 2016an ekin zion egitura berberari eutsiko dio aurten ere. Udabarriko Fasearekin hasiko da eta udazkenean jarraituko du Udagoieneko Fasearekin (urrian hasiko da) eta hurrengokoekin (bost kanporaketa, hiru finalaurreko eta finala).
Udaberriko Fasea 2018 Hego Uribe
Apirilak 21, larunbata
17:30 Otxandio. Mañondoko gimnasioa
– Aitor Etxebarriazarraga Gabiola (Gernika-Lumo)
– Beñat Vidal Gurrutxaga (Leioa)
– Ibon Larrazabal Landa ‘Larra’ (Gamiz-Fika)
– Imanol Uria Albizuri (Algorta)
– Jontxu Martinez Zarrabeitia (Usansolo)
– Josune Aramendi Perez (Markina-Xemein)
Apirilak 28, larunbata
17:30 Gautegiz-Arteaga. Kultur etxea
– Beñat Molina Uribe (Durango)
– Iker Garitagoitia Astigarraga (Arrigorriaga)
– Itxaso Paya Ruiz (Algorta)
– Joseba Barandiaran Andueza (Bilbo)
– Julen Ibarguengoitia Ordorika (Gernika-Lumo)
– Maider Barañano Uribarri (Algorta)
Maiatzak 13, igandea
12:00 Getxo. Fadura kiroldegia
– Axier Goñi Arsuaga (Bilbo)
– Eneko Aldana Carrasco (Forua)
– Gorka Pagonabarraga Agorria (Durango)
– Ibai Amillategi Omaetxebarria (Gernika-Lumo)
– Josu Landeta Egurrola (Getxo)
– Peio Ormazabal Villanueva (Arrigorriaga)
Maiatzak 26, larunbata
17:30 Abadiño. Errota Kultur Etxea
– Ander Anakabe Lekue (Deustu)
– Arkaitz Zipitria Mendizabal (Arrigorriaga)
– Asier Urkiza Sanchez (Bilbo)
– Eneko Arrate Sololuze (Markina-Xemein)
– Gurutz Uruburu Ibarguengoitia (Muxika)
– Lurdes Ondaro Mallea (Munitibar)
☉ Hego Uribe
GEURIA finalista da 2025eko Tokikom Sarietan, ‘Etxe (eta) bizitzak’ monografikoarekin
Eduki onenari saria jasotzeko hautagaia da GEURIA, Aiaraldea eta Anboto komunikabideen lanekin batera. Sari banaketa azaroaren 21ean izango da Aretxabaletan

Tokikom Toki Komunikabideen Bateraguneak azaroaren 21ean banatuko ditu Tokikom Sariak Aretxabaletako MUren campuseko Ideienea gune berrian.
Bertan azken urtean sortutako azalik onena, edukirik onena eta ikus-entzunezkorik onena sariak banatuko dituzte.
Guztira bederatzi finalista, horietatik GEURIAk ekainean publikatu zuen ‘Etxe (eta) bizitzak; eta zu, nola bizi zara?’ monografikoa aukeratu du epaimahaiak ‘Eduki onena’ kategorian.
“Etxebizitza gizartearen kezka nagusienetakoa da gaur egun, batez ere gazteen artean. Monografiko honek gai unibertsal hori tokiko ikuspegitik lantzen du, baserritik okupaziora eta alokairutik landetxeetara arteko errealitateak jasoaz, hedabidearen zerbitzu publikoko bokazioari jarraituz. Gaiaren inguruko alderdi ezberdinak jorratzen ditu —komunikazioa, paisaia, hirigintza, arkitektura, eskubideak eta higiezinen sektorea— testuinguru osoago bat eskaintzeko. Tokiko ikuspegiak eta gertutasunak giza dimentsioa ematen diote gaiari, balio erantsia gehituz afektibotasunaren aldetik, hurbiltasun, konfiantza eta zintzotasunez egindako kontakizunak jasotzen ditu. Alde estetiko zaindua dago, eta online argitaratutako materialetan estetika bera mantentzeko ahalegina egin da”, esan du epaimahaiak.
GEURIAren monografikoaz gain, ‘Eduki onena’ kategoriako finalistak dira Aiaraldearen ‘Jesus Garcia Ferreiro: mina jasanezin bilakatzen denean‘ eta Anbotoren ‘Minbiziaren errelatoa eraldatzeko inurri lana‘.
‘Azalik onena’ kategorian saria irabazteko hauatagaiak dira Puntuaren ‘Keinu hizkuntza‘, Gukaren ‘Eva Franco: Irudimena hegan‘ eta Guaixeren ‘Ezinezkoa zelan esan ziguten‘. Eta ‘Ikus-entzunezko onena’ kategorian Guaixeren ‘Hitz eta Putz‘, Gukaren ‘Olatz Mercaderri elkarrizketa‘ eta Antxeta Irratiaren ‘Lodifobiaren aurkako ahotsak‘.
Sarion helburu nagusia da toki komunikabideetan egiten den eta sarritan ahaztuta geratzen den kazetaritza lan bikaina aldarrikatu eta gizarteratzea.
Sariketa antolatzeko, Tokikomek Mondragon Unibertsitatearen laguntza eta Eusko Jaurlaritzaren, Nafarroako Gobernuaren, Euskarabidearen zein Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundien babesa jaso du.
Adimen artifiziala hizpide
Sariak banatzeaz gain, Tokikomek aukera aprobetxatu nahi izan du sektorearen erronken inguruko gogoetak eta eskarmentua partekatzeko.
Aurten RTVEko Urbano Garcia Alonso gonbidatu du Tokikomek, Adimen Artifizialak kazetaritzan dakartzan aukerak eta arriskuak aletzeko.
Urbano Garcia Canal Extremadurako zein RTVEko Extremadurako zentroko arduradun izandakoa da, eta bietan jardun du albistegietako erredakzioetan digitalizazio prozesuen arduran.
☉ Hego Uribe
ZOZKETA / ‘Ezinbestekoak’ diren bi saskien zozketa, Errigora eta GEURIAren eskutik
Zozketa Geuriaren Instagram sare sozialaren bidez egingo da eta parte-hartzaileek hiru pauso erraz bete beharko dituzte, komunitatea sortzeko eta Agerreko euskara pizteko.

Martxoaren 10etik 26ra luzatuko da Errigora auzolan-ariketa erraldoi honetan Agerreko —alegia, Nafarroa erdi eta hegoaldeko— produktuen eskaintza. Horien balioaren % 25 zonaldeko euskalgintzari bideratuko zaio.
Euskara hauspotzen duten eragileentzako ekarpena indarrak batuz egiten da ‘Eskutik eskura’ kanpainari esker, Nafarroa hegoalde eta erdialdeko euskalgintzari behar duen haize bolada bidaltzeko.
Zozketa Instagram sare sozialaren bidez egingo da eta honakoak dira zozketan parte hartzeko pausoak:
😍 @geuria.eus jarraitu
❤️ Like eman
💬 Zein lagunekin egingo zenuke otordutxo eder bat? 😉 Etiketatu.
🔴 Gorria edo 💚 Berdea? Elkarbanatu zure story-etan nahiago duzun saskiaren argazkia eta @geuria.eus aipatu. Horrrela jakingo dugu zein saski duzun gustukoen.
Zozketan parte hartzeko epea zabalik dago urriaren 31ra arte (12:00). Datozen egunetan egingo dugu zozketa eta irabazleak postean bertan etiketatuko ditugu. 48 orduren buruan irabazleren bat ez bada GEURIArekin harremanetan jarri, txandapasa egingo dugu eta zerrendako hurrengoari paso emango diogu.
Irabazleetako bat bazara, nola jarri GEURIArekin harremanetan? Instagram bidez mezu bat bidalita, info@geuria.eus helbide elektronikora idatzita edo 944 406 692 telefono zenbakira deituta.
Errigorak produktuak salgai ditu errigora.eus atari digitalaren bidez. Eskaera egin eta banaketa hurrengo asteetan izango da eta, salbuespenak salbuespen, produktu guztiak aldi berean jasoko dituzte erosleek. Eskaera egiterakoan aukeratu behar duzu produktuak jasotzeko puntua eta bertan zehaztutako egun eta ordutegian pasa beharko duzu jasotzera. Hego Uribe eskualdeko hainbat puntutan ere eros daitezke kutxak. (+) ikurra duten guneetan, internet bidez erosi eta bertan jaso daiteke erosketa.
ARRIGORRIAGA
Arrigorriagako AEK
BASAURI
+Bolintxu AEK
GALDAKAO
+Eguzkibegi Ikastola
☉ Hego Uribe
Bideoa | Berbalagun egitasmoa martxan da Basaurin eta Galdakaon, nobedade askorekin

Martxan da Basaurin eta Galdakaon Berbalagun egitasmoa. Aurtengoa hamabosgarren edizioa da Basaurin eta hogaita batgarrena Galdakaon.
Programaren helburua da euskaldun berriei ikasitakoa praktikara eramateko zubi lana egitea eta euskaraz bizi nahi duten euskaldun osoei euren ingurua euskalduntzen laguntzea.
Hasierako asmoa zen taberna batean euskaraz berba egiteko taldeak sortzea, baina urtetik urtera hedatu egin da ekimena eta interes talde desberdinak eratu dituzte bai Basaurin bai Galdakaon. Hala nola, mendi taldea, jostun taldea, euskal dantza taldea, txalaparta taldea, bizkaiera lantzeko taldea, Gurasolagun taldeak, musean aritzeko taldeak edota irakurketa taldea.
Eta, aurten, nobedade gehiago izango ditu egitasmoak: “Basaurin kakorratz taldea sortu da eta aurten gure erronka izango da gurasoberriak edo haur txikiak dituzten gurasoak elkartzea parke edo plaza batean euren artean harreman euskaldunak sortzeko; horri Parkelagun deitu diogu”, dio Ioritz Lopez de Alda Basauriko Berbalagun dinamizatzaileak.

Hego Uribeko Berbalagun egitasmoko arduradunak eta Basauriko eta Galdakaoko udal ordezkariak // Geuria
Txakurlagun taldeak ere eratu nahi dituzte Basaurin, baita Galdakaon ere. “Ikasturte honetako erronka da Txakurlagun taldeak sortzea; izan ere, eskualde honetan hainbat txakur daude eta jabeak askotan entzuten ditugu eurei euskaraz egiten”, esan du Asier Martin Galdakaoko Berbalagun arduradunak.
Eskualdeko ondarea ezagutzen
Eskualdeari begira ere talde berri bat martxan jarriko du Berbalagun egitasmoak: Euskal Herriko ondare kulturala ezagutzeko taldea, hain zuzen.
“Basauriko eta Galdakaoko kultur ondarea ezagutzea da asmoa. Hilean behin batuko gara, eta hasteko, azaroaren 8an Galdakaon izango dugu hitzordua. Elexalde auzoan elkartuko gara, Guzur Aretxaren ondoan, eta ibilalditxoa egingo dugu”, dio Martinek.
Abenduan Basauriko ondare kulturala ezagutuko dute: “Oraindik data zehazteke dago —abenduaren 13an edo 14an izan daiteke—, baita zein ibilbide egingo dugun ere”, adierazi du Lopez de Aldak.
“Eskualdeko ondare kulturala ezagutu nahi dugu, baina baita Bizkaikoa eta Euskal Herrikoa ere. Hirugarren hitzordurako Bermeora irteera antolatu nahi dugu. Aurrerago emango dugu informazio gehiago”, diote.
Izena ematea: doan!
Berbalagun taldeak martxan dauden arren, izena emateko epea ikasturte osoan zehar zabalik dagoela gogorarazi dute Berbalaguneko dinamizatzaileek.
Izena ematea doakoa dela azpimarratu dute, eta eskatzen den gauza bakarra euskaraz elkarrizketa bat mantentzeko kapaz izatea dela.
Taldeetan eta ekintzetan izena emateko 607 146 855 telefonora deitu edo galdakao_berba@aek.eus (Galdakao) edo hegouribe@aek.eus (Basauri) helbide elektronikoetara idatz dezakete interesdunek.
Basauriko eta Galdakaoko Udalek, Udal euskaltegiek, AEK-k eta, Basauriko Hizkuntz Eskolak babesten dute Hego Uribeko Berbalagun programa.
Agenda | Hego Uribeko Berbalagun
2025 Urria-Abendua
Urriak 26, igandea | Basauri-Galdakao
Mendi irteera: Belatxikieta
09:00 Basauriko udaletxe pareko autobus geltokia
Urriak 30, osteguna | Basauri
Mintzodromoa
10:00 Solobarria plaza
Azaroak 4, asteartea | Galdakao
Berbalagun aurkezpen jaia
18:30 Ganguren taberna
Azaroak 8, larunbata | Galdakao
Ondare taldearen lehen txangoa: Elexalde
10:00 Elexaldeko Guzur Aretxa plaza
Azaroak 13, osteguna | Basauri
Berbalagun aurkezpen jaia
18:30 Bonboi taberna
Abenduak 4, osteguna | Galdakao
Mintzodromoa
10:30 Kurtzeko frontoia
Abenduak 12, ostirala | Basauri-Galdakao
Baskot Gaua
19:00 Bananas tabernatik
Abenduak 13 edo 14 | Basauri
Ondare taldearen bigarren txangoa: Elexalde
Abenduak 19, ostirala | Galdakao
Gurasolagun taldearen lehen hitzordua
17:15 Galdakaoko AEK Euskaltegian
☉ Hego Uribe
Palestinaren alde elkarretaratzeak deitu dituzte gaur Hego Uriben, lanuzte orokorrarekin bat eginez
Mobilizazio guztiak 19:30ean egingo dituzte. Arrigorriagan, Ugaon, Galdakaon, Etxebarrin eta Usansolon udaletxeen aurrean burrunbak antolatu dituzte

Gaur, urriak 15, Palestinaren aldeko elkarretaratzeak deitu dituzte Gernika-Palestina herri ekimenetik Hego Uribe eskualdeko hainbat udalerritan, lanuzte orokorrarekin bat eginez.
“Israeli zilegitasuna kentzea eta mendebaldeko estatuen interesen kontra egitea da gure ekarpenik onena palestinarrek indar-harreman hobea izan dezaten erabakiak hartu ahal izateko”, azaldu dute Palestinarekin Elkartasunatik. “Horregatik atera ginen hamarnaka milaka pertsona Iruñean joan den urriaren 4ean palestinar erresistentzia babestu eta sionismoa suntsitu behar dela aldarrikatzeko eta horregatik aterako gara urriaren 15ean palestinarren aldarri historikoekin”.
Gaurko mobilizazioen helburua, Palestinarekin Elkartasunatik azaldu lez, Eusko Jaurlaritzari, Nafar Gobernuari, Espainiako zein Frantziako Gobernuei eta CAF bezalako enpresa konplizeei presio egitea da, “Israelekin harreman oro eteteko”.
Mobilizazio guztiak 19:30ean egingo dituzte. Arrigorriagan, Basaurin, Ugaon, Galdakaon, Etxebarrin eta Usansolon burrunbak antolatu dituzte.
Elkarretaratzeak: Hego Uribe eskualdea
Basauri
Bentako plazan
Galdakao
Udaletxeko plazan
Arrigorriaga
Udaletxeko plazan
Ugao
Herriaren plazan
Etxebarri
Etxebarriko plazan
Usansolo
Izar Gorri plazan
☉ Hego Uribe
GEURIAk bat egingo du Palestinaren aldeko lanuzteekin

GEURIAk bat egingo du Hego Euskal Herriko sindikatuek Palestinaren alde deitutako lanuztearekin, eta horiek iraun bitartean horiei buruzko informazioa emango du soilik webgunean.
Era berean, arratsaldean Gernika-Palestina herri ekimenak deitutako mobilizazioen jarraipena egingo dugu bai webgunean bai sare sozialetan.
Lanuztearen erreferentziazko ordutegia 11:00etatik 14:00etara izango da, eta 15:00ak arte luzatuko da ordu horretan amaitzen diren jardunaldietan. Arratsaldean 19:00etatik 22:00etara bitartean deitu dituzte lanuzteak.












