→Hego Uribe

Hego Uribeko lau bertsolari, Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren Udabarriko Fasean

bizkaia bertsolari txapelketa 2018 udabarriko fasea aurkezpena

Iker Garitagoitia, Peio Ormazabal eta Arkaitz Zipitria arrigorriagarrek eta Jontxu Martinez usansolotarrak parte hartuko dute Udabarriko Fasean.

Gaur aurkeztu dute Bilbon Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren Udabarriko Fasea // Bertsozale Elkartea

Arrigorriagako hiru bertsolari eta Usansoloko bat arituko dira Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren Udabarriko Fasean

Apirilaren 14tik maiatzaren 26ra jokatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren Udabarriko Fasea. Guztira 78 bertsolarik eman dute izena, tartean Hego Uribe eskualdeko lauk: Iker Garitagoitia Astigarraga (Arrigorriaga), Peio Ormazabal Villanueva (Arrigorriaga), Arkaitz Zipitria Mendizabal (Arrigorriaga) eta Jontxu Martinez Zarrabeitia (Usansolo). Sailkapen fase horretan 13 saio izango dira.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketak 2016an ekin zion egitura berberari eutsiko dio aurten ere. Udabarriko Fasearekin hasiko da eta udazkenean jarraituko du Udagoieneko Fasearekin (urrian hasiko da) eta hurrengokoekin (bost kanporaketa, hiru finalaurreko eta finala).

Udaberriko Fasea 2018 Hego Uribe

Apirilak 21, larunbata
17:30 Otxandio. Mañondoko gimnasioa
– Aitor Etxebarriazarraga Gabiola (Gernika-Lumo)
– Beñat Vidal Gurrutxaga (Leioa)
– Ibon Larrazabal Landa ‘Larra’ (Gamiz-Fika)
– Imanol Uria Albizuri (Algorta)
– Jontxu Martinez Zarrabeitia (Usansolo)
– Josune Aramendi Perez (Markina-Xemein)

Apirilak 28, larunbata
17:30 Gautegiz-Arteaga. Kultur etxea
– Beñat Molina Uribe (Durango)
– Iker Garitagoitia Astigarraga (Arrigorriaga)
– Itxaso Paya Ruiz (Algorta)
– Joseba Barandiaran Andueza (Bilbo)
– Julen Ibarguengoitia Ordorika (Gernika-Lumo)
– Maider Barañano Uribarri (Algorta)

Maiatzak 13, igandea
12:00 Getxo. Fadura kiroldegia
– Axier Goñi Arsuaga (Bilbo)
– Eneko Aldana Carrasco (Forua)
– Gorka Pagonabarraga Agorria (Durango)
– Ibai Amillategi Omaetxebarria (Gernika-Lumo)
– Josu Landeta Egurrola (Getxo)
– Peio Ormazabal Villanueva (Arrigorriaga)

Maiatzak 26, larunbata
17:30 Abadiño. Errota Kultur Etxea
– Ander Anakabe Lekue (Deustu)
– Arkaitz Zipitria Mendizabal (Arrigorriaga)
– Asier Urkiza Sanchez (Bilbo)
– Eneko Arrate Sololuze (Markina-Xemein)
– Gurutz Uruburu Ibarguengoitia (Muxika)
– Lurdes Ondaro Mallea (Munitibar)

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak