→Hego Uribe

Zinegoak LGTBI jaialdiak geldialdia egingo du Hego Uribe eskualdean

hegouribe zinegoak hedapenak 2018 fotograma homoamak zinegoak

Jaialdia behin bukatuta, Hego Uribe eskualdean Zinegoak jaialdiko proiekziorik onenak eskainiko dituzte Ugaon, Galdakaon eta Basaurin. 

Homoamak film laburra (Euskadi, 2016) // Zinegoak

Zinegoak GayLesboTrans Zinemaren eta Arte Eszenikoen Bilboko Jaialdiak 15. edizioa ospatu du aurten otsailaren 19tik martxoaren 4ra bitartean. Jaialdia behin bukatuta, ZG Hedapenak programa jarriko dute martxan, eta Berdindu elkartearen laguntzari esker, lurralde osotik zabalduko dira jaialdian eskainitako lanak. Zentzu horretan, Hego Uribe eskualdera ere iritsiko dira Zinegoak jaialdiko proiekziorik onenak: martxoaren 14an eta 16an Ugaon, hilaren 14an Galdakaon eta martxoaren 15ean Basaurin.

Zehazki, herrialde desberdinetako film laburrak eta film luze bat ikusteko aukera egongo da eskualdean. Pelikulak jatorrizko bertsioan edo euskaraz eskainiko dituzte, azpidatziekin (euskaraz edo gazteleraz).

Zinegoak 2018 ZG Hedapenak – Hego Uribe

Martxoak 14, asteazkena
19:00 Jane Jauregia, Ugao
. Film laburrak: Homoamak (Euskadi, 2016), Sirene (Herbehereak, 2016), Happy (Australia, 2016), Marguerite (Kanada, 2017), Ornitorrinco (Espainia, 2017) eta Szèp Alak-Beautiful figure (Hungaria, 2016)
20:00 Torrezabal Kultur Etxea, Galdakao. Film laburrak: The migrant mixtape (Kanada, 2017), Taylor (Brasil, 2017), Little Potato (AEB, 2016), Marguerite (Kanada, 2017), Ornitorrinco (Espainia, 2017), Tarde para el recreo (Euskadi, 2017). Sarrera doan

Martxoak 15, osteguna
20:00 Social Antzokia, Basauri
. Film laburrak: Homoamak (Euskadi, 2016), Sirene (Herbehereak, 2016), Happy (Australia, 2016), Marguerite (Kanada, 2017), Ornitorrinco (Espainia, 2017) eta Szèp Alak-Beautiful figure (Hungaria, 2016). Sarrerak 4,5 euro, Social Antzokiko bazkideak doan

Martxoak 16, ostirala
19:00 Jane Jauregia, Ugao
. Film luzea: Porcupine Lake (Kanada, 2017)

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak