→Hego Uribe

Emakumearen Nazioarteko Egunak Hego Uribeko kaleak morez jantziko ditu

basauri martxoak 8 2017 kontzentrazioa 1

Hego Uribe eskualdean hainbat jarduera antolatu dituzte martxoan: erakusketak, zineforumak, hitzaldiak, irteerak, tailerrak, kontzentrazioak eta manifestazioak, besteak beste.

Iaz Basaurin egin zuten kontzentrazioa, Arizgoitiko plazan // Geuria

Martxoaren 8an Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna ospatzen da. Horren harira, Hego Uribe eskualdean hainbat jarduera antolatu dituzte martxoan zehar: erakusketak, zineforumak, hitzaldiak, irteerak, tailerrak, kontzentrazioak eta manifestazioak, besteak beste.

Emakumeok* Planto lemapean, martxoaren 8ko Greba feminista izango da egitarau guztien oinarri nagusia eta herriz herri antolatutako ekintzekin osatuko dituzte deialdi nagusiak. Lau esparrutan jarriko dute fokua aurtengo greban: zaintza greba, lan greba, kontsumo greba eta ikasle greba. Bi lanuzte iragarri dituzte, bata goizean (11:00etatik 15:00etara) eta bestea arratsaldean (18:00etatik 22:00etara). Grebari babesa erakusteko tresna gisa, besoko morea jantzi eta amantalak balkoi edo leihoetan zintzilikatzeko eskatu du Euskal Herriko Mugimendu Feministak.  Egun horretan ez kontsumitzeko deia ere egin dute, “bereziki enpresa eta saltoki handietan“.

Emakumearen Nazioarte Eguna 2018 – Hego Uribe – Egitarauak

  • ARRIGORRIAGA-ABUSU

Martxoak 1-4
Erakusketa Euskaldun berria erakusketa gelan: “Rock and Roses” (Unai Endemalo)
– Erakusketaren aurkezpena: martxoaren 2an 18:00etan Marilu Tudancaren eskutik (Espainiako lehen emakumea Heavy estiloko talde baten buruan)

Martxoak 6, asteartea
18:00 Mindfulness tailerra. Aurkezpena Belen Andres psikologoarekin. Abusu Zentro Soziokulturala

Martxoak 7, asteazkena
17:30 Ipuin saioa eta tailerra Sorgina Piruliñaren eskutik: “Emakume paregabeak eta berdintasuna”. Abusuko liburutegia
18:00 Mindfulness tailerra. Aurkezpena Belen Andres psikologoarekin. Udaletxea

Martxoak 8, osteguna
– Txango kulturala: Iruñea eta planetarioa. Parte hartzeko: Sial elkartea, Abusu Zentro Soziokulturala eta 636 824 469 telefono zenbakian
16:00-20:00 Madalen elkartearen ate irekien eguna. Lonbo aretoa
20:00 Kontzentrazioa udaletxeko plazan

Martxoak 9, ostirala
14:30 Herri bazkaria Untzigain jatetxean. Parte hartzeko: Madalen elkartea, Lonbo aretoa (asteazkenetan 18:00etatik 19:00etara) eta 619 303 489 telefono zenbakian
20:00 Antzerkia Lonbo aretoan: “Scherezade y las capas de la cebolla” (Vaivén produkzioak)

Martxoak 11, igandea
12:00 Berdintasunaren aldeko eta indarkeria matxistaren aurkako Zumbathloia. Udaletxeko plaza

Martxoak 14, asteazkena
17:30 Zineforuma Abusu Zentro Soziokulturalean: “Siete diosas” (Pan Nalin, India, 2015)

Martxoak 15, osteguna
17:00 Errezital poetikoa Arrigorriagako Kultur Etxean: “Gloria Fuertes: una biografía poética”. Carmen Martinez rapsoda eta idazlearen eskutik
18:30 Antzerkia (estreinaldia) Abusu Zentro Soziokulturalean: “Semillas del pasado” (Hamaika)

Martxoak 16, ostirala
20:00 Antzerkia (estreinaldia) Lonbo aretoan: “Semillas del pasado” (Hamaika)

  • BASAURI

Martxoak 8, osteguna
11:30 Manifestazioa #M8grebafeminista. Ibilbidea: Eskarabilera estatua, Begoñako Andra Mari (estatua), anbulatorioa, Lanbide, Benta, La Plaza merkatua, Astoak, Gizarte Segurantzaren bulegoa, udaletxea eta Marienea

  • ETXEBARRI

Martxoak 5, 7, 12, 14
19:00-21:30 Autodefentsa feminista ikastaroa. Izena ematea: inurtxi@gmail.com helbide elektronikoan edo 636 895 743 telefono zenbakian

Martxoak 6, asteartea
19:00 Hitzaldia Kultur Etxean: “Sentimenduen papera gure bizitzan”. Maria Jesus Carmona

Martxoak 7, asteazkena
16:00 Wikiemakume-Etxebarri proiektuaren aurkezpena. Cime

Martxoak 8, osteguna
12:00 Geldialdi aldarrikatzailea eta kazerolada udaletxeko plazan
18:45 Bilboko manifestaziora joateko elkarretaratzea San Esteban eliza aurrean

Martxoak 9, ostirala
19:00 Ikaskuntzako moda desfilea. Kultur Etxea

  • GALDAKAO

Martxoak 2, 9, 16
18:00 Hitzaldi zikloa Torrezabal Kultur Etxean: “Hablando de feminismo”. Olga del Castillo antropologoa

Martxoak 5-9
Erakusketa Torrezabal Kultur Etxean: “Sororitatea… Erabide 25 urte partekatzen”

Martxoak 6, asteartea
18:00 + 20:15 Zinea Torrezabal Kultur Etxean: “La librería” (Isabel Coixet)

Martxoak 8, osteguna
08:00tik aurrera kale aktibazioa: kotxe-karabana
11:30 Kazerolada Urreta eskolatik
12:00 Ekitaldia udaletxeko plazan eta ondoren manifestazioa
14:00 Herri bazkaria Iturriondon
18:00 Topalekua Iturriondon
20:00 Denok Bilbora, manifestaziora

Martxoak 10, larunbata
12:00 Kalejira Plazakoetxetik: “Galdakaoko emakumeen memoria berreskuratzen”
18:00 Antzerkia Eperlandako eskolan (Aperribai): “Las herederas” + Luntxa + Dantzaldia

Martxoak 12-16
Erakusketa Torrezabalen: “Emakume dinamitariak”

Martxoak 12, astelehena
18:00 Hitzaldia Txapelena Baserrian (Usansolo): “Derechos de las mujeres”

Martxoak 13, asteartea
19:00 Zinea Torrezabalen: “La batalla de los sexos”

Martxoak 14, asteazkena
17:15 Antzerkia Meatzetako eskolan (Usansolo): “Las herederas” + Luntxa + Dantzaldia
19:00 Hitzaldia Torrezabalen: “El feminismo en nuestras vidas” (Garbiñe Mendizabal Furundarena)

Martxoak 15, osteguna
19:00 Galdakaoko II. Berdintasun Sariaren banaketa Torrezabal Kultur Etxean

Martxoak 20, asteartea
19:00 Zinea Torrezabalen: “Marie Curie”

Martxoak 21, asteazkena
19:00 Emakume Dinamitarien plazaren inaugurazioa

Martxoak 22, osteguna
17:15 Antzerkia Torrezabalen: “Las herederas”
18:45 Luntxa eta dantzaldia Gandasegi eskolan

  • UGAO

Martxoak 2, ostirala
16:30 Zineforuma Jubilatuen Etxean: “Sufragistas”

Martxoak 4, igandea
10:00 Emakume ekoizleen XVIII. Nekazal Azoka
11:00 Kalejira Ugaoko trikitilariek alaituta
13:00 Bertso saioa herriko enparantzan: Onintza Enbeita eta Oihana Iguaran
18:00 Matxismo detektagailua telesaioetan eta pelikuletan: “Bechdel-en testa”. Gaztegunea

Martxoak 6, asteartea
18:30 Zineforuma Jane Jauregian: “Volar”

Martxoak 8, osteguna
12:00 Greba feministaren aldeko kontzentrazioa herriko enparantzan

  • ZARATAMO

Martxoak 8-23
Erakusketa Elexaldeko eskola zaharrean: “Emakumeak, hitza eta bizitza”
– Erakusketaren aurkezpena: martxoaren 8an 19:00etan, Gurutze Ezkurdia erakusketaren antolatzailearen eskutik

Martxoak 10, larunbata
19:00 Antzerkia Elexaldeko Kultur Etxean: “Pantxika Lamur” (Teatro, Circo y Muchooo Humor taldea)

Martxoak 12, astelehena
18:00 Nagusientzako tailerra Arkotxako udal txokoan: “Zahartze aktiboa” (Berdinbidean)

  • ZEBERIO

Martxoak 8, osteguna
11:00 Kontzentrazioa udaletxe aurrean

Martxoak 9, ostirala
20:00 Clown feminista udaletxean: La Modern (Marta Barainka)

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak