→Hego Uribe

Zuhaitz berriak landatzeko egunak antolatu dituzte Hego Uribe eskualdean

basauri iruaretxeta 2016 zuhaitz eguna

Urtero bezala, zuhaitz eta zuhaixka berriak landatzeko ekimena martxan jarriko dute martxoan Hego Uribe eskualdeko hainbat udalerrik.

2016ko Zuhaitz Eguna Basaurin // Geuria

Urtero bezala, zuhaitz eta zuhaixka berriak landatzeko ekimena martxan jarriko dute martxoan Hego Uribe eskualdeko hainbat udalerrik: Basauri, Arrigorriaga, Etxebarri eta Zaratamo.

Zuhaitz Eguna 2018 – Hego Uribe

Martxoak 4, igandea
10:00 Zuhaixkak landatzea Kareaga auzoan. Montefuerteko parkerako bidearen hasiera (Asturias kalea)

Martxoak 11, igandea
11:00-14:00 Zuhaitz Eguna Mendikosolo eta Mintegia parkeetan

Martxoak 18, igandea
11:00 Kukullaga ikastetxearen atzealdea
12:00 Bekosolo parkea, eliza ondoko sarbidean
13:00-14:00 Bekosolo parkea, Elkartegunean. Hamaiketakoa (txorizo pintxoak parte-hartzaileentzat)

Martxoak 25, igandea
10:30 Zuhaitz Eguna Txarrotako urtegian. Arkotxatik ibilbidea Txarrotaraino

 

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak