→Hego Uribe

Independentzia Eguna aldarrikatuko dute Upo mendian uztailaren 17an

hegouribe upo mendia 2015 independentzia eguna

Hego Uribe eskualdeko Independentistak Sareak Euskal estatuaren aldeko Independentzia Eguna deitu du uztailaren 17an, igandez, Upo mendian.

Hego Uribe eskualdeko Independentistak Sareak (Arrigorriaga, Galdakao, Usansolo, Ugao, Zaratamo eta Zeberio) Euskal estatuaren aldeko Independentzia Eguna deitu du uztailaren 17an, igandez, Upo mendian.

Egitarauari dagokionez, 11:30ean hamaiketakoaren txanda iritsiko da Upoko landan, 12:30ean ikurrina jarriko dute eta ondoren ekitaldia egongo da. Goizari amaiera emateko, 13:00etik aurrera musika, kantuak eta erromeria egongo dira.

 

Gora