→Hego Uribe

[Inkesta] Zenbat blogger ditugu Hego Uriben? Eta Euskal Herrian?

hego uribe blog teknopata etxelarra 2017 azkue

Blog moduan ezagutzen genituenak Facebook edota Youtube plataformetara bideratu dituzte blogerrek gaur egun. Baina gaur egun blog idatzirik ba al dago?

Blog moduan ezagutzen genituenak Facebook edota Youtube plataformetara bideratu dituzte bloggerrek gaur egun. Baita webgune pertsonaletara ere. Esate baterako, Hego Uribe eskualdeari dagokionez, Etxebarriko auzotarra den Joxe Rojasek Teknopataren Txokoa web ataria sortu zuen, Unai Etxebarria basauriarrak zenbait bideo eskegi ditu Youtube zein Facebookeko orrialdeetan eta Markel Sesar etxebarritarrak Gu ta gutarrak telebista saioko Youtuber saria irabazi zuen Italian Interrailean egin zuten ibilbidea grabatuz.

Horiek eskualdeko hiru blogari dira, web, Youtube eta Facebook euskarriak erabiltzen dituztenak. Baina gazteen artean YouTuber asko sortzen dira egunero, bai Hego Uriben, bai Euskal Herrian. Blog munduaren harira, Azkue Fundazioak euskal blogintza idatziaren egoeraren azterketa egingo du eta horretarako inkesta publikoa zabalduko du.

INKESTAN PARTE HARTU

Inkestan edonork parte har dezake eta helburua da euskarazko blogen inguruko datu baliagarriak lortzea. Besteak beste, euskarazko blog kopurua, blog horien kudeaketa, erabiltzen dituzten baliabideak eta horien irakurleez galdetuko du Azkue Fundazioak. Inkestaren emaitzak publikoak izango dira eta Azkue Fundazioak partekatu egingo ditu.

Inkesta honelako galderei erantzuten saiatuko da: Zenbat blog daude euskaraz idatzita? Zein gai eta arlo lantzen dira? Zenbat blogari euskaldun daude? Nola daude garatuta? Etekinik sortzen dute?
Eta kontsumitzailearen ikuspegitik, nahikoa da blog horiekin? irakurleen beharrak asetzen dituzte blog horiek? Zein gai gustatuko litzaieke irakurleei euskaraz landuta izatea?

Etorkizunera begirako estrategiak

Galdetegiaren xedea da egungo egoera ezagutu eta etorkizunera begira estrategiak, garapenak eta egitasmo berriak martxan jarri ahal izateko beharren inguruko datuak ezagutzeko tresna baliagarria bilakatzea.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak