→Basauri

Hego Uribeko bost enpresek 18 milioi euro zor dizkiote Foru Ogasunari

basauri edesa lantegia 2014

Etxebarriko bat, Basauriko beste bat eta Galdakaoko hiru dira Bizkaiko Foru Ogasunari dirua zor dioten eskualdeko enpresak.

Etxebarriko bat, Basauriko beste bat eta Galdakaoko hiru dira Bizkaiko Foru Ogasunari dirua zor dioten eskualdeko enpresak

Euskal Autonomia Erkidegoko hiru foru ogasunek 2016ko ekitaldiaren amaieran milioitik gora euro zor duten zergapekoen zerrenda argitaratu dute. Bizkaiko Foru Ogasunak argitaratu duen zerrendaren arabera, bost dira enpresa zordunak: Construcciones del Norte Delikas (Etxebarri), Edesa (Basauri), Plásticos de Galdácano (Galdakao), Plataformas y Maquinaria 2000 (Galdakao) eta Transportes y Excavaciones Sende (Galdakao). Guztien artean 18.217.548,5 euroko zorra ordaindu beharko diote Bizkaiko Foru Ogasunari.

Bost enpresa horietatik zordun nagusiena Edesa da (9.943.023,32 euro). Construcciones del Norte Delikas enpresak 1.134.547,74 euroko zorra du, Plásticos de Galdácano-k 2.409.660,68 euro ordaindu beharko ditu, Plataformas y Maquinaria 2000 enpresaren zorra 3.672.534,18 euroko da eta Transportes y Excavaciones Sende enpresak 1.057.782,66 euroko zorra kitatu beharko du. Eskualdetik gertu dagoen Imporyan enpresak (Arrankudiaga) 1.243.258,47 euroko zorra du.

Bizkaia da EAEko hiru lurraldeetatik zor handiena duena: 155 zordun ditu eta 442 milioi euroko zorra. Guztira, Euskal Autonomia Erkidegoan 260 zergapekok 720 milioi zor dizkiete foru ogasunei.

Gora