→Hego Uribe

Kontzentrazioa deitu du LABek Bilbon 2014an Troikaren kontrako protesten epaiketak salatzeko

bilbo troika 2014 manifestazioa

Datorren azaroaren 24an epaituko dituzte hiru herritar Bilboko Auzitegian. Tartean, Iñaki Montes JEZ enpresako (Laudio, Araba) langile batzordeko kidea.

Datorren azaroaren 24an epaituko dituzte hiru herritar Bilboko Auzitegian. Tartean, Iñaki Montes JEZ enpresako (Laudio, Araba) langile batzordeko kidea. Montes Basaurin ezaguna da, Hezkuntza arloan lan egin baitzuen zenbait urtez.

5 urteko kartzela zigorra eskatzen diote Montesi, Troikaren aurka Bilbon 2014ko martxoaren 3an egin ziren protestetan parte hartzeagatik. Fiskalak 2 urte eskatuko dizkio Montesi desordenak sortzeagatik eta beste 3 agintaritzaren aurkako atentatua leporatuta. Gainera, 12 hilabeteko isuna ezarri nahi diote eta 213.000 euroko kalte ordainak. Era berean, urrian beste bi pertsona eraman zituzten epaitegietara.

Manifestazioa eta kontzentrazioa Laudion eta Bilbon

LAB sindikatuak deituta, azaroaren 17an manifestazioa egingo dute Laudioko Lamuza plazan 19:30ean. Era berean, azaroaren 24an, epaiketa egunean, kontzentrazioa deitu dute 09:00etatik aurrera Bilboko epaitegietan.

Argazkia: Aiaraldea.eus, Info7ren eskutik
Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak